21:27

Mundua

AEB

Ivanka Trumpek bere posta elektroniko pertsonala gobernu gaietarako erabili zuen

Agentziak | erredakzioa

Ivankaren abokatu-bulegoak ohar bat kaleratu du, administrazioarekin lotutako gaiak jorratzerakoan bere posta elektroniko pertsonala erabili zuela aitortuz.

  • Ivanka Trump, AEBko presidentearen aholkularia Etxe Zurian. Argazkia: EFE

    Ivanka Trump, AEBko presidentearen aholkularia Etxe Zurian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Amerikako Estatu Batuetako Administrazioarekin lotutako zenbait gai jorratzeko, posta elektroniko pertsonala erabili zuen iaz Ivanka Trumpek. Hauteskunde-kanpainan, Hillary Clintonek kritika ugari jaso zituen Estatu idazkari zenean interes nazionaleko gaiak jorratzeko posta elektroniko pertsonala erabili zuela zabaldu ostean.Tokiko hedabideek azaldu dutenez, arau-haustea da herrialdean. Ivanka Donald Trump AEBko presidentearen aholkularia da.

Etxe Zuriko funtzionarioek izan zuten erabilera desegoki horren berri, AEBko Gobernuan lan egiten duten bost agentziek udazkenetik gordeta zituzten mezuak ikusi zituztenean. Antza denez, Administrazioarekin zerikusia zuten mezuak bidaltzeko, posta elektroniko pertsonala erabili zuen AEBko presidentearen alabak.

Gai horren inguruan galdetu ziotenean, Etxe Zuriko arau batzuk oraindik ez zituela ezagutzen esan zuen Ivanka Trumpek, The Washington Post hedabidearen arabera.

Astearte honetan, Ivankaren abokatu-bulegoak ohar bat kaleratu du, Administrazioarekin lotutako gaiak jorratzeko posta elektroniko pertsonala erabili zuela aitortuz. Dena dela, Etxe Zuriko arauen berri izan aurretik "noizean behin" erabilera desegokia egin zuela azpimarratu du haren defentsak. Ohar horretan azaldu duenez, "Ivankak ez zuen interes orokorreko gaien inguruan aipamenik egin".

Ivankaren defentsaren arabera, haren senideekin lotutako planak ixteko besterik ez zuen erabili posta elektronikoa, Donald Trumpek hauteskundeak irabazi ostean, eta "epe labur batez" posta elektroniko horren bitartez Administrazioarekin lotutako mezuak bidali zituela onartu du.

2016ko hauteskunde-kanpainan, Hillary Clintonek kritika ugari jaso zituen Estatu idazkari zenean interes nazionaleko gaiak jorratzeko posta elektroniko pertsonala erabili zuela zabaldu zenean.

AEBko segurtasun nazionala arriskuan jarri izana leporatu zion orduan Trumpek Clintoni.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena