Mundua
Brexita
Agentziak | Erredakzioa
Erresuma Batuko lehen ministroak ohartarazi duenez, hitzarmenarekin kritikoak direnek "brexita" atzeratu edo zapuztu lezakete.
Theresa May, Downing Streeten / EFE.
Theresa Mayk, Erresuma Batuko lehen ministroak, Bruselarekin negoziatzen jarraituko du, Europar Batasunetik irten ostean izan beharreko harremanari buruzko adierazpena ixteko, Sky News-i emandako elkarrizketa batean esan duenez.
"Ez dago ezer hitzartuta dena hitzartuta egon arte", esan du Mayk. Berriz negoziatzera eta baldintzei buruzko akordioa aldatzera bultzatzen ari dira bere alderdiko kide euroeszeptikoenak.
"Talde negoziatzaileak lanean jarraitzen dute gu hitz egiten ari garen bitartean", esan du. Aste honetan Bruselara joango dela eta Jean-Claude Juncker Europako Batzordearen presidentearekin bilduko dela iragarri du lehen ministroak.
Hurrengo igandeko goi-bileraren atarikoan –akordioa lortzea espero dute–, Europako herrialdeetako beste liderrekin hitz egin nahi du Mayk, etorkizuneko harremanean sakontzeko. Hori, hala ere, "brexit"-aren ostean negoziatzen hasiko da.
Erresuma Batuko lehen ministroak esan duenez, diputatuek "aste garrantzitsu" hau igaro ondoren eman beharko dute hitzarmenari buruzko iritzia, oraindik "xehetasun" batzuk ixtea falta da eta.
"Akordioak (Parlamentuan) galtzen badu, orduan Gobernua beste proposamenekin itzuli beharko da, eman beharreko hurrengo pausuak zehazteko, baina oraindik ez gara puntu horretara heldu", esan du.
Bere kontrako konfiantza-mozioari buruz ere hitz egin du Mayk. Esan duenez, ez dago Alderdi Kontserbadoreak beharrezkoak diren 48 eskaerak jaso dituenaren frogarik.
"Hau guztia ez doa niri buruz, baizik eta herrialdearentzat onena denaren inguruan. Ez dut arreta galduko negoziazio aste garrantzitsu honetan lan garrantzitsuena denean, hau da, herrialdearentzako akordio ona lortzea", azpimarratu du.
Lehen ministroak ohartarazi duenez, "lider aldaketa batek" ez lituzke negoziazioak erraztu, eta "'brexita' atzeratuta edo zapuztuta izatearen arriskua" handituko luke.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa