20:45

Mundua

Erresuma Batua

Stephen Barclay ‘brexit’erako ministro izendatu du Theresa Mayk

Agentziak | Erredakzioa

Halaber, Amber Rudd Barne ministro ohiak beteko du Esther Mcveyk utzitako kargua. Gauzak horrela, aurrerantzean bera izango da Enplegu eta Pentsio ministro berria.

  • Stephen Barclay, 'brexit'erako ministro berria. Argazkia: EFE

    Stephen Barclay, 'brexit'erako ministro berria. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak Stephen Barclay izendatu du ‘brexit’erako ministro, Dominic Raabek bart kargua utzi ostean, Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeko baldintzen inguruan lortutako oinarrizko akordioarekin bat ez zetorrela esanez.

Barclayk 46 urte ditu eta Osasun ministroa izan da. 2016ko erreferendumean, Europar Batasuna uztearen alde bozkatu zuen.

Halaber, Downing Street kaleko etxebizitza ofizialean egindako adierazpen batean, Amber Rudd Barne ministro ohiak Esther Mcveyk utzitako kargua beteko duela baieztatu egin du Mayk. Gauzak horrela, aurrerantzean bera izango da Enplegu eta Pentsio ministro berria.

Elisabet II.a erreginak bi izendapen horiek onartu ditu ostiral arratsalde honetan, ‘brexit’aren inguruko aurreakordioak dimisio ugari eragin eta hurrengo egunera. dimisioa aurkeztu duen lehena Dominic Raab izan zen. Ordu batzuk geroago, Esther McVey Enplegu eta Pentsio ministro britainiarrak utzi du kargua, baita Shailesh Vara Ipar Irlandarako Estatu idazkari britainiarrak ere.

Barclay, 2010. urtean hautatu zuten diputatu kontserbadore. Aurretik, hainbat konpainia aseguratzaileetan abokatu gisa egin zuen lan, eta Erresuma Batuko Finantza Zerbitzuko Agintaritzan ere lanean aritu zen.

Halaber, lehen ministroaren talde politikoko diruzainaren idazkari ekonomikoa izan da.

Era berean, bere aliatu politiko nagusietako bat aukeratu du Esther Mcveyk utzitako kargua betetzeko. Hala, 55 urteko Amber Rudd izango da Enplegu eta Pentsio ministro berria. Apirilean, Barne ministro gisa betetzen zuen kargua utzi behar izan zuen, migratzaileak legez kanpo deportatzeko polemika baten eraginez.

Ruddiri Erresuma Batuko Enplegu eta Pentsio ministro izateko aukera eman ostean, oposizioan dauden alderdi politikoek Mayren erabakia kritikatu dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena