10:04

Mundua

MIGRATZAILEEN KARABANA

Migratzaileen karabanako kideek AEBn sartu aurretik egin beharko dute asilo eskaera

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

AEBko Gobernuak ohartarazi duenez, gaur-gaurkoz ez diete sartzen uzten mugara iritsi eta bertan asiloa eskatzen duten migratzaileei.

  • Erdialdeko Amerikatik AEBra doazen migratzaileen karabanako kideak

    Erdialdeko Amerikatik AEBra doazen migratzaileen karabanako kideak. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Erdialdeko Amerikatik abiatu eta Ameriketako Estatu Batuetara bidean doazen migratzaileen karabanek bidea egiten jarraitzen dute. AEBko Gobernuak ohartarazi duenez, hegoaldeko mugako sarrerak "beteta" daude, eta migratzaileek Mexikon itxaron beharko dute asiloa eskatzeko.

"Sarbideak leporaino beteta daude. Asiloa eskatzera datozen pertsonek Mexikon itxaron beharko dute, harik eta sarbideetan tokia egin arte. Pazientzia izan beharko dute", esan du Carlos Diaz CBP Mugetako Babeserako Bulegoko bozeramaileak.

Mexikoko Hego Kaliforniako agintariek ohartarazi dutenez, migratzaileen karabanetako kideak Tijuanara iritsi baino lehenago ere, 4.000 pertsona inguru zeuden AEBra sartzeko puntu horretan AEBra sartzeko baimenaren zain. Hori dela eta, orain iristen direnek "gutxienez lau hilabete" itxaron beharko dutela azpimarratu dute.

Migratzaileen defentsarako hainbat erakundek salatu dute paperik gabeko migratzaileei beranduago itzultzeko eskatzen dietela. Erakunde horien ustez, edukiera arazo batek baino migrazioa geldiarazteko edo atzeratzeko asmoak eragin du egoera hori.

 

 

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena