19:02

Mundua

Negoziazioa

'Maila teknikoan' 'brexit'aren inguruko akordioa lortu dute Londresek eta Bruselak

Agentziak | Erredakzioa

Ministroen Kabineteari akordioa asteazken honetan aurkezteko asmoa du Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak, eta aurrerago bozketa egingo dute Parlamentuan.

2:30
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europar Batasunetik (EB) martxoaren 29an ateratzeko baldintzen inguruko akordioa adostu dute Erresuma Batuak eta Bruselak “maila teknikoan”, BBC telebista publikoak gaur aurreratu duenez.

Ministroen Kabineteari akordioa asteazken honetan aurkezteko asmoa du Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak, eta aurrerago bozketa egingo dute Parlamentuan.

Gobernuburuaren bulego ofizialak jakitera eman duenez, ministroak Erresuma Batuak eman beharreko “hurrengo pausoak erabakitzeko” bilduko dira.

“Bilera baino lehen dokumentazioa irakurtzeko gonbita egin diete” Exekutiboko kideei, bozeramaile ofizial batek zehaztu duenez.

Asteazkeneko bilera prestatzeko, gauean ministro bakoitzarekin batzartzeko asmoa du Mayk, Erresuma Batuko komunikabideek aurreratu dutenez.

Europar Batasuneko 27 kideekin itun bat itxi baino lehen, Kabinetearen oniritzia bermatu nahi du Erresuma Batuko gobernuburuak.

Hala ere, orain arte Exekutiboko kide euroeszeptikoenek negoziazioen bilakaera gogor kritikatu dute.

Ipar Irlanda

Negoziazioaren punturik zailena Ipar Irlandako mugaren etorkizuneko statusa izan da. Oraingoz konponbidea eman diote, bart adostutako testu batekin, RTE Irlandako telebista publikoak gaur azaldu duenez.

Komunikabidearen arabera, Erresuma Batua osorik EBren aduanen barruan mantentzeko aldi baterako mekanismo bat adostu dute itun teknikoan, bi irlanden artean aduanak jartzea saihesteko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena