06:35

Mundua

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

Trumpek ikerketa gerra batekin mehatxu egin die demokratei

AGENTZIAK

Alderdi Demokratak Ordezkarien Ganberan bere kontrako ikerketa abiatzen badu, errepublikanoek Senatuan demokraten aurkakoa hasiko dutela ohartarazi du. Gainera, Gobernua geldiaraziko lukete.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donald Trump presidente estatubatuarrak Alderdi Demokratari ohartarazi dio demokraten aurkako ikerketa hasiko duela Senatuan baldin eta demokratek Ordezkarien Ganberan haren kontrako ikerketa abiatzen badu. Kasu horretan, Gobernua geldiaraziko duela azpimarratu du. Trumpen iritziz, gerra politiko hori onuragarriagoa litzateke berarentzat Alderdi Demokratarentzat baino 2020ko hauteskundeei begira.

"Hori gertatzen bada (eta ikertzen banaute) guk gauza bera egingo dugu (Senatuan demokratekin), Gobernua geldituko da eta nik errua botako diet", esan du Trumpek agintaldi erdiko hauteskundeen (midterm) emaitzak baloratzeko Etxe Zurian eskaini duen prentsaurrekoan. "Eta hori politikoki ikaragarri ona litzateke niretzat, izan ere, joko horretan haiek baino hobea naizela uste dut", gaineratu du.

Presidente estatubatuarraren esanetan, demokratekin elkarlanean aritzearen aldekoa da azpiegitura eta osasun arloetan. Hala ere, Trumpen iritziz, hori ez da posible izango demokratek bera ikertzeko pausoak ematen badituzte. "Ezin ditugu bi gauzak egin aldi berean", esan du.

"Lortuko duzuen bakarra tira eta askatu aritzea da eta konturatzen zaretenerako bi urte igaroko dira", aurreratu du.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena