08:15

Mundua

MIGRATZAILEEN KARABANA

Migratzaileen karabanan doazen 2.300 haurren egoeraz ohartarazi du UNICEFek

AGENTZIAK

Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsak salatu duenez, adin txikikoek laguntza eta babesa behar dute. Horrez gain, 1.500 migratzailez osatutako beste talde bat abiatu da El Salvadorretik AEBra.

  • Migratzaileen karabana

    Migratzaileen karabana. ETBren bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

UNICEF Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsak egindako kalkuluen arabera, 2.300 haur doaz, Erdialdeko Amerikatik AEBra bidean, egunotan Mexiko zeharkatzen ari den migratzaileen karabanan. UNICEFen esanetan, adin txikikoek babesa eta laguntza humanitarioa behar dute.

UNICEFek ohar bidez jakinarazi duenez, ur eta janari eskasiari garbitasun eta osasun gabeziak gehitu behar zaizkie.

Bien bitartean, Erdialdeko Amerikatik beste talde bat abiatu da AEBra, bizitza hobe baten bila. Horietako asko haurrak dituzten familiak dira.

El Salvadorko Gobernuak emandako datuen arabera, 1.778 migratzailek osatzen dute talde berria. Dena den, horietako 268k migrazioarekin ez jarraitzea erabaki omen dute. Gainerako 1.510 pertsonak Guatemalan daude, Mexikora igarotzeko aukeraren zain.

Donald Trump presidente estatubatuarraren hitzetan, Erdialdeko Amerikatik AEBra iristeko asmoz bidean dauden migratzaileei ez diete sartzen utziko eta legezko prozesu baten bitartez herrialdean sartzen ez diren pertsona guztiak kanporatuko dituzte.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena