20:53

Mundua

Italia

Europako Batzordeak atzera bota du Italiaren aurrekontua

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Lehen aldia da Bruselak euro-guneko herrialde baten kontuak atzera botatzen dituela. Hiru asteko epea eman diote Italiari beste proiektu bat aurkezteko.

  • Valdis Dombrovskis eta Pierre Moscovici. Argazkia: EFE

    Valdis Dombrovskis eta Pierre Moscovici. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europako Batzordeak atzera bota du Italiaren aurrekontu proiektua, zergen gaineko hainbat arau urratzen dituela ondorioztatu ostean, eta azaroaren 13a baino lehen beste kontu batzuk aurkezteko eskatu dio.

Valdis Dombrovskis Europako Batzordeko presidenteordeak eta Pierre Moscovici Ekonomia eta Moneta gaietarako komisarioak agerraldia egin dute Estrasburgon erabakiaren berri emateko.

Lehen aldia da Bruselak euro-guneko herrialde baten aurrekontu proiektu bat atzera botatzen duela.

Europako Batzordeak joan den ostiralean ohartarazi zion Italiako Gobernuari, zirriborro horretan "aurrekaririk gabeko hainbat arau-hauste" antzeman zituela. Hala ere, plana aldatuko ez zuela erantzun zion Italiak.

"Ez dugu beste aukerarik izan. Italiako agintariei egitasmoa aldatzeko eskatzen diegu", adierazi du Dombrovskisek.

Italiako Gobernuak eman dizkion azalpenak nahikoa ez direla esan du Europako Batzordeko presidenteak, aurrekontu horrek Egonkortasun eta Hazkuntza Ituna urratzen duelako.

Bestalde, Moscovicik adierazi du neurri honekin inor ez dela harritu behar, Italiak defizit publikoa BPGren % 2,4raino igotzeko erabakia hartuta, "beste aukerarik izan ez dugulako".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena