Mundua
Migrazioa
Agentziak | Erredakzioa
El Salvador, Guatemala eta Honduraseko milaka migratzailek Mexikon sartzea lortu dute, AEBrako bidean, eta aterpetxeetan edo kalean igaro dute gaua.
Albisteak (2)
7.000tik gora migratzailek aterpetxeetan edo kalean igaro dute gaua, Ciudad Hidalgon, Guatemalako mugaren ondoko Mexikoko hirian, bertako agintariek Estatu Batuetara heldu asmo zuen karabana geldiarazi ostean.
Ciudad Hidalgoko larrialdietako zerbitzuen buru Gerardo Hernandezen arabera, 5.000 bat migratzailek hiru aterpetxetan egin dute lo, eta beste 2.000 inguruk, herriko plazan. "Orain arte, denak bakean, Jainkoari esker", esan du.
Migratzaileen karabana orain dela aste bat irten zen San Pedro Sulatik (Honduras), AEBra heltzeko helburuarekin. Bidean jendea batu zitzaion, eta ostiralean Guatemala eta Mexikoren arteko mugara heldu zen, Donald Trumpen Gobernuak mehatxu egin zuen arren.
Mexikoko agintariek metalezko hesi bat eta polizia-lerro bat jarri zuten Suchiate ibaiaren gaineko nazioarteko zubian. Agentzien arabera, migratzaileak aurrera egiten saiatu ziren, hesiaren gainetik salto eginez, uretara botaz eta agenteak erasoz.
Komunikatu batean Mexikoko Kanpoko Ministerioak esan duenez, 640 pertsona erregistratu dira Migrazioaren Institutu Nazionalean, "modu ordenatu eta seguruan", Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziaren laguntzarekin. "Familia-taldeei" lehentasuna eman diete, batez ere umeak, nerabeak, emakumeak, haurdunduak eta adinduak dituzten multzoei.
900 bat pertsona "bere bizitza arriskuan jarri zituzten gurutzagune ez formaletatik sartzen saiatu ziren, Suchiate ibaia bezala". "Mexikoko agintariek erreskatatu dituzte, eta hori egiten jarraituko dute. Mexikoko legeek ezartzen duten administrazio-prozedura ezarriko zaie, eta kasuan kasu, aberriratuko dira", gehitu du.
Mexikora sartu direnen artean, 500 batek Hondurasera "itzultzeko asmoa adierazi dute, borondatez"; 1.000 inguru "aberriratuak izateko tramiteak egiten ari dira Guatemalan", eta 2.200 batek Guatemalako aldean jarraitzen dute, Mexikoko Enbaxadak artatuta.
Erdialdeko Amerikatik
Migratzaileen karabanak El Salvador, Guatemala eta Hondurasen bizi den pobrezia eta indarkeria egoeraz eta migratzaileak "amets amerikarra" eskuratzen saiatzean aurre egiten duten arriskuez ohartarazi nahi du. Azkenik, Mexiko sartzeko eragozpenak jarri dizkie, Estatu Batuetara heldu baino lehen.
Migratzaile batzuek ibaia igarotzea lortu dute. Adriana Consuelo, 40 urteko hondurastarra, horietako bat da. Hilda Rosa, aldiz, ateetan geratu da. "Berriz saiatuko naiz. Ez dago lanik, indarkeria baizik", esan du.
Ruben Figueroa Mugimendu Migratzaile Mesoamerikarreko kidearentzat, "hau dagoeneko ez da karabana bat; hau exodoa da".
Trumpek eskerrak eman dizkio Mexikori
Migratzaileen Agendaren koordinatzaile Eunice Rendonentzat, "hau guztiak Trumpekin zerikusia dauka". Egoera inoiz baino "dramatikoagoa" izan dela esan du, Mexiko hegoaldeko mugan jarritako bitartekoak inoiz baino altuagoak izan direlako.
Estatu Batuetako presidenteak Honduras eta Guatemala mehatxatu zituen, migratzaileak geldiarazten ez bazituzten laguntzak etengo zituela esanez.
Ostiralean, Estatu idazkaria, Mike Pompeo, Mexiko Hirian egon zen, agintariak mugan esku har dezatela eskatuz. Trumpek berak Mexikoren jarrera eskertu du. "Espero dut horrela (lan egiten) jarraitze", gehitu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa