17:41

Mundua

Erresuma Batua

Milaka pertsonak 'brexit'ari buruzko bigarren erreferenduma eskatu dute Londresen

Agentzia | Erredakzioa

Antolatzaileen aurreikuspenen arabera, Britainia Handiko hiriburuan azken urteotan ikusitako manifestaziorik handiena izan da.

  • Dozenaka mila pertsona manifestatu dira Londresen. Argazkia: EFE

    Dozenaka mila pertsona manifestatu dira Londresen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europar Batasuneko dozenaka mila jarraitzaile manifestatu dira larunbat honetan, Londresen, Erresuma Batua Europako bloketik ateratzeari buruzko bigarren erreferenduma eskatzeko. Antolatzaileen aurreikuspenen arabera, Britainia Handiko hiriburuan azken urteotan ikusitako manifestaziorik handiena izan da.

Martxan Europar Batasuneko bandera izan da nagusi, baita horren parte izateari uzteko pankartak ere, besteak beste, "Bollocks to brexit" ("'Brexit'a pikutara") zioena. Londresen eta Bruselaren arteko eztabaidek geldialdi bat gehiago izan dute aste honetan, gai erabakigarri baten inguruan: Irlandako mugaren etorkizuna.

Oraingoz Erresuma Batua behin betiko Europar Batasunetik ateratzeko aukera geroratzeko aukera dago jada, negoziatzen ari diren aldeek denbora gehiago izan dezaten. Bestalde, Theresa May Britainia Handiko lehen ministroaren alderdi kontserbadorean dagoen barne presioa gehitu behar zaio horri. Sektorerik matxinoenak akordioari uko egingo diola adierazi du, hori lortuz gero.

Gobernuak bigarren errerenduma errefusatu duen arren, Jame McGroruk, martxaren antolatzaileetako batek, bigarren aukera bat eskatu du, negoziaketak hartu duen norabideagatik eta Erresuma Batua EBtik ateratzearen aldeko kanpaina lortu ezinezko aukeretan oinarritu izanagatik.

Antolatzaileen arabera, gutxienez 100.000 pertsonak hartu dute parte martxan. Hyde Parken hasi da, Downing Streetetik jarraitu du, eta Parlamentu aurrean amaitu da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena