16:27

Mundua

Venezuela

Maduroren Gobernuak esan du 8.000 venezuelar bueltatu direla herrialdera

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

8.116 itzulerak ez dira atzerrira emigratu duten venezuelarren % 0,5era heltzen. Pobrezia eta xenofobia pairatzen duten emigranteen buelta errazteko abiatu zuen Nicolas Madurok plana.

  • Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. Argazkia: EFE

    Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak Vuelta a la Patria plana martxan jarri zuenetik, 8.116 venezuelar bueltatu dira bere jatorrizko herrialdera, Venezuelako Atzerri Ministerioaren esanetan. Hala ere, NBEren datuen arabera, 2014tik herrialde horretatik emigratu duten venezuelarren % 0,5 baino ez dira itzuli.

2014tik, 2,3 milioi pertsona joan dira Venezuelatik, Nazio Batuen Erakundearen datuen arabera, eta elikagaien falta da venezuelarrek emigratzeko arrazoi nagusia.

Venezuelatik kanpo xenofobia pairatu eta gabeziak dituzten venezuelarrak itzultzea da Vuelta a la Patria planaren helburua. Venezuelako Atzerri Arazoetarako Ministerioak Twitter sare sozialean egindako publikazio baten arabera, herrialdera bueltatu diren venezuelarren % 60 zailtasun ekonomikoak jasaten ari zen eta % 47k "xenofobia, esplotazioa eta tratu txarrak" salatu dituzte.

Ministerioak igandean jakitera eman zuenez, herrialde hauetatik itzuli dira: Brasil, Ekuador, Peru, Kolonbia, Argentina, Dominikar Errepublika, Txile eta Panama. Brasildik itzuli dira gehien: 6.413. Horiez gain, baina, 564 bueltatu dira Ekuadortik; 564 Perutik, 305 Kolonbiatik, 171 Argentinatik, 95 Dominikar Errepublikatik, 2 Txiletik eta 1 Panamatik.

Zenbait erakundek plana kritikatu dute. Migraciones Perú elkarteak irailean esan zuen plan honek ez zuela eraginik izango. Horrez gain, Luis Almagrok, Amerikako Estatuen Erakundeko idazkari nagusiak, gezurtzat eta immoraltzat jo du plana.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena