Mundua
Nazio Batuen Erakundea
Agentziak | Erredakzioa
“Bi urte eskasetan gure herriaren historian ia beste Gobernurik lortu ez duena baino gehiago erdietsi dugu”, ziurtatu du AEBko presidenteak, bertaratutakoen algarak entzun baino lehen.
Hitzaldira berandu heldu da, eta lehen esaldiekin ordezkaritzen barre-algarak eragin ditu Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak, NBEren egoitzan.
“Bi urte eskasetan gure herriaren historian ia beste Gobernurik lortu ez duena baino gehiago erdietsi dugu”, ziurtatu du AEBko presidenteak, bertaratutakoen algarak entzun baino lehen. Antza denez, agintariaren adierazpen hiperbolikoak dibertitu ditu. “Ez nuen erreakzio hau espero, baina ez da ezer pasatzen”, adierazi du Trumpek harrituta.
Bestalde, Hagako Nazioarteko Justizia Auzitegiak “legitimotasunik eta aginpiderik” ez duela esan du AEBko presidenteak NBEren aurrean. “Ideologia globala” errefusatu du Trumpek, subiranotasun nazionalarentzako eta abertzaletasunarentzako mehatxu bat delako.
“Hagako Auzitegiak ez du eskumenik, legitimotasunik, ezta aginpiderik ere”, adierazi du NBEko Batzar Nagusian.
“Ez dugu sekula subiranotasunik kontuak ematen ez dituen eta inork aukeratzen ez duen burokrazia baten esku utziko. Ideologia globala arbuiatu eta abertzaletasunaren doktrinari atxikitzen gara”, gaineratu du.
Iragan hamarkadan, terrorismoaren aurkako borrokan, estatubatuarrek Afganistanen egindako gerra eta gizateriaren aurkako krimenak argitzeko ikerketa formala abiatzeko asmoarekin aurrera jarraitzen baldin bazen Hagako Nazioarteko Justizia Auzitegia zigortzeko mehatxu egin zuen Etxe Zuriak hilabete honetan.
Gainera, Iranen kontra egin du AEBko presidenteak hitzaldian. Trumpen hitzetan, Iran “diktadura ustela” da. “Kaosa, heriotza eta hondamendia” eragitea leporatu dio Teherani. Era berean, Ekialde Hurbilean “eraso eta hedapen agenda” bat izatea egotzi dio erregimenari.
Siriako gerrarentzako edozein konponbidek “elikatzen eta finantzatzen duen erregimen basatiari aurre egiteko estrategia bat” izan behar duela ohartarazi du Trumpek. AEBko agintariaren ahotan, Iranek “ez ditu alboko herrien eskubideak eta mugak errespetatzen, Ekialde Hurbilean eta urrunago kaosa zabaltzeko” baliabideak “arpilatu” baizik.
Azkenik, Nicolas Maduroren Gobernuaren aurkako kolpe militar batek “berehala” garaipena lor dezakeela uste du Trumpek, Venezuelako Armadak antolatzeko erabakia hartuko balu. Horrela, Venezuelako krisia konpontzeko bide militarra mahai gainean duela baieztatu du buruzagiak. Maduroren Exekutiboa “bere herriaren segurtasunarentzako arriskutsua da”, azpimarratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa