11:49

Mundua

'Brexit'

EEEko etorkinei lehentasunezko tratua ez ematea adostu du Erresuma Batuko Gobernuak

Agentziak | Erredakzioa

Theresa Mayren Gobernuko ministroek "naziotasunean baino lanbide-prestakuntzan oinarritutako migrazio sistema" babestu dute.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Brexitaren osteko trantsizio epea bukatzen denean, Erresuma Batuko Gobernu kontserbadoreak, printzipioz, EEE Europako Esparru Ekonomikoko etorkinei lehentasunezko tratua ez ematea adostu du.

BBC kateak gaur (asteartea) jakitera eman duenez, Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratakoan etorkin guztiek tratu berdina jaso beharko luketela gomendatu zuen joan den astean Migrazio Batzorde Aholkulariak, eta Theresa Mayren Gobernuak Batzordeak gomendatutakoa babestea erabaki zuen atzo.

"Naziotasunean baino lanbide-prestakuntzan oinarritutako migrazio sistema" babestea erabaki zuten atzo ministroek, BBCk Kabineteko iturriak aipatuta zabaldutakoaren arabera, brexitaren inguruko gaiak eztabaidatzeko bilera egin ostean.

Hala ere, bilera horretan etorkinen inguruko erabakia aho batez hartu bazuten ere, "erabakia ez da irmoa".

Balizko migrazio sistema berri hori brexitaren (2019ko martxoaren 29an burutuko da) osteko trantsiziorako hurrengo 21 hilabeteak bukatzean jarriko lukete indarrean, eta, hortaz, egun Europako Esparru Ekonomikoko herritarrek askatasunez mugitzeko indarrean dagoen legedia bertan behera geldituko da. Europar Batasuneko 28 herrialdeak eta Islandia, Norvegia, Liechtenstein eta Suitza daude esparru horretan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena