14:18

Mundua

ERRESUMA BATUA

Corbynek ez du baztertzen brexitari buruzko bigarren erreferendum bat deitzea

AGENTZIAK

Alderdi Laborista egiten ari den kongresuan, buruzagi laboristak adierazi du euren lehentasuna hauteskundeak aurreratzea bada ere, ez dutela baztertzen bigarren erreferendum bat egitea.

  • Jeremy Corbyn Erresuma Batuko Alderdi Laboristako burua. Argazkia: EFE

    Jeremy Corbyn Erresuma Batuko Alderdi Laboristako burua. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Atzo hasi eta asteazkenera bitartean, Erresuma Batuko Alderdi Laborista urteko kongresua egiten ari da Liverpool hirian. Jeremy Corbyn buruzagi laboristak atzo azaldu zuenez, Alderdi Laborista hauteskunde orokorretarako prestatzen ari da. Dena den, ez dute brexitari buruzko bigarren erreferendum bat baztertzen, oinarriek hala eskatzen badute.

"Gure lehentasuna hauteskunde orokorrak aurreratzea litzateke, Europarekin etorkizunean izango dugun harremana negoziatu ahal izateko. Dena den, ea kongresutik zer ateratzen den", esan zuen. Edozelan ere, kongresuan erabakitzen dena errespetatuko duela azpimarratu zuen BBC telebista kateari egindako adierazpenetan.

Corbynek iragarri zuenez, aste honetan bozketa "argia" deituko dute afiliatuen artean, alderdiak brexitari buruz izan beharreko jarrerari buruzko iritzia eman dezaten. Dena den, ez zuen argitu galdera zein izango den.

YouGov enpresak egindako inkesta baten arabera, Alderdi Laboristako kideen % 86k Londresek eta Bruselak brexitaren inguruan lortzen duten akordioari buruzko erreferenduma egitea babesten dute.

Erresuma Batuak eta Europar Batasunak martxoaren 29ra arteko epea dute negoziatzeko, eta, akordioa lortzeko zailtasunak tarteko, alderdiak hasi dira beren ikuspegiak finkatzen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena