18:01

Mundua

Brexit

'Errespetua' eta proposamen berriak eskatu dizkio Mayk EBri

Agentziak | Erredakzioa

Bruselak Erresuma Batuko Gobernuaren proposamena errefusatu ondoren, elkarrizketa “impasse” batean dagoela onartu du Mayk.

  • Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroa. Artxiboko argazkia: EFE

    Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroa. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Erresuma Batuarenganako “errespetua” eskatu die gaur Theresa May lehen ministroak Europar Batasuneko buruzagiei. Gainera, ‘Brexit’aren inguruko negoziaketek aurrera egiteko, proposamen berriak aurkezteko exijitu die.

Erresuma Batuko Gobernuak aurkeztutako plana arbuiatu zuten gainerako 27 estatu kideek Salzburgen (Austria), ostegunean. Une honetan elkarrizketa “impasse” batean dagoela onartu du Mayk hitzaldi batean, Downing Streeten.

“Europar Batasuna errespetu osoarekin tratatu dut, eta Erresuma Batuak tratu bera espero du. Prozesuaren azkenean harreman ona izatea horren menpe dago”, esan du lehen ministro kontserbadoreak. Europako agintarien azken goi-bilera tirabiratsuaren balantzea egin du Mayk hitzaldian.

“Negoziazioen fase aurreratu honetan kontrako aldearen proposamenak errefusatzera mugatzea soilik ez da onargarria, azalpen zehatzik eman eta kontraproposamenik aurkeztu gabe”, deitoratu du.

 

"Negoziazioen fase honetan kontrako aldearen proposamenak errefusatzera mugatzea soilik ez da onargarria"

 

Bere herrialdearentzako “akordio txar” batekin baino, martxoaren 29an adostasunik gabe EBtik ateratzea nahiago duela errepikatu du Mayk. Erresuma Batuaren osotasuna mantentzea marra gorria dela azpimarratu du lehen ministroak.

Zentzu horretan, Ipar Irlandaren eta Erresuma Batuaren arteko “aduana kontrolik” onartuko ez duela ohartarazi du buruzagi kontserbadoreak.

Eskualdea aduana batasunaren barnean utziko lukeen larrialdi mekanismo bat mahai gainean jarri du EBk, nahiz eta Ingalaterra, Eskozia eta Gales kanpoan geratu; Ipar Irlandaren eta Irlandaren arteko muga gogorrik ez izatea bermatzeko, baina May irtenbidearen aurka agertu da.

Bestalde, ‘Brexit’aren ondoren izango duten harreman komertzialaren oinarriak ezartzeko, Londresen eta Bruselaren jarrerak oraindik “oso urrun” daudela onartu du Mayk.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena