Mundua
Ameriketako Estatu Batuak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Donald Trumpek esan du "azkenean" artikuluaren egilea nor den jakingo dutela. Halaber, egunkari horren kontra auzitara jotzea aztertzen ari dela berretsi du.
Donald Trump. Artxiboko argazkia: EFE
The New York Times egunkarian bere kontrako iritzi artikulu anonimoa nork idatzi zuen iker dezala eskatu dio Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak Justizia Departamentuari, eta komunikabide horren kontra auzitegira jotzeko aukera aztertzen ari dela azpimarratu du.
Artikulu horren atzean dagoen goi-kargua nor den jakiteko Jeff Sessions AEBko fiskalburuak bere bitarteko guztiak erabili beharko lituzkeela uste du Trumpek.
"Jeff artikulua nork idatzi duen ikertzen egon beharko litzateke, nazioaren segurtasunari lotutako gaia baita", esan du.
Horrez gain, Trumpek ez du baztertu bere gobernuko kideei gezur-detektagailua jartzea. "Azkenean, pertsona gaixo horren izena argitara aterako da", adierazi du.
Bestalde, berretsi egin du The New York Times egunkariaren kontrako neurri legalak hartzeko aukera aztertzen ari dela eta iradoki du artikulu hori gezurretakoa izan daitekeela.
Joan den asteazkenean argitaratutako artikuluan, AEBko Gobernuaren baitan Donald Trumpi aurre egiteko "erresistentzia" bat dagoela aipatzen du Administrazio horretako goi-kargu batek, izenik eman gabe.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa