09:38

Mundua

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

Trump geldiarazteko elkar hartu behar dutela esan du Gobernuko kide batek

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

'The New York Times' egunkarian argitaratutako iritzi artikulu anonimo batean, Gobernu barruan presidentearen agenda zapuzteko 'erresistentzia isila' dagoela azaldu du.

  • Donald Trump AEBko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

    Donald Trump AEBko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuko goi kargudun batek The New York Times egunkarian modu anonimoan argitaratutako iritzi artikuluan iragarri duenez, Donald Trump presidentearen bulkadak geldiarazteko "erresistentzia isila" dago Administrazio barruan. Hori da Bob Woodward kazetariak ere bere liburuan dioena. Trumpek berehala erantzun du, eta "koldar" deitu dio ustez filtrazioa egin duenari.

Artikuluan esaten denaren arabera, Gobernu barruan presidentearen agenda zapuzteko "erresistentzia isila" dago. "Ni naiz horietako bat", onartu du pertsona anonimo horrek testuan.

The New York Times egunkariak azaldu duenez, bi arrazoirengatik erabaki du sinatzailearen identitatea gordetzea: pertsona publikoa delako eta bere izena ezagutuko balitz bere lana ezbaian jarriko litzatekeelako.

"Amoraltasuna", "bulkada okerrak" eta "merkataritzaren eta demokraziaren aurkako jarrerak" izatea leporatu dio presidenteari.

Donald Trumpek berehala erantzun du, eta zalantzan jarri du artikulu anonimo horren egilearen sinesgarritasuna.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena