18:46

Mundua

Macriren Gobernua

Argentinak murrizketa gogorrak iragarri ditu, 2019an oreka fiskala lortzeko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gainera, ministerio kopurua 19tik 10era murriztea erabaki du Argentinako Gobernuak, krisiari aurre egiteko neurrien artean.

  • Mauricio Macri, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.

    Mauricio Macri, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Datozen ekitaldietarako ibilbide fiskala aldatu du Argentinako Gobernuak, 2019an “oreka fiskala” lortzeko asmoz, aurreikusitakoa baino urtebete lehenago, eta zorraren interesak ordaindu baino lehen. Exekutiboaren helburuak merkatuen konfiantza berreskuratu eta Nazioarteko Diru Funtsarekin (NDF) aurrerakin bat negoziatzea dira.

Horrela, 2019an interesak ordaindu baino lehen oreka fiskala erdietsi nahi du Argentinako Gobernuak, ibilbide fiskal berriarekin. Datorren urtean % 1,3ko defizita aurreikusi du Exekutiboak. 5.167 milioi euro gehiago aurreztu nahi ditu Macriren Gobernuak neurriokin. 2020an % 1eko superabita lortzea espero dute, 4.478 milioi euroko beste aurrezki batekin.

Gainera, ministerio kopurua 19tik 10era murriztea erabaki du Argentinako Gobernuak, krisi ekonomikoari aurre egiteko neurrien artean. Horretarako ministerioak fusionatu ditu Exekutiboak.

Oraingoz, xurgatu dituzten ministerioen arduradunak idazkaritzatan mantenduko dira, baina datozen egunetan norbait ordezkatzea ez dute baztertu.

Mauricio Macri presidenteak Kabinetearen murrizketaren berri eman du goizean, grabatutako bideo batean.

Gobernua “trinkotzea” erabaki duela iragarri du Macrik mezuan, “etorkizuneko agendari erantzun ahal izateko”, krisi ekonomikoa arintzeko Exekutiboak aplikatuko dituen murrizketei eta neurriei erreferentzia eginez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena