Mundua
AEB
Agentziak | Erredakzioa
Epai honetatik aldendu nahi izan du Donald Trump presidenteak. Paul Manafort Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen kanpainaren burua izan zen 2016ko hauteskundeetan.
Kevin Downing, Paul Manaforten abokatuetako bat, prentsaren aurrean epaiari buruz hitz egiten / EFE.
Paul Manafort, Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen kanpainaren burua, zortzi iruzur delituren erantzule jo du Virginiako epaitegi batek.
Manafort errudun jo dute, zerga-iruzurra, banku-iruzurra eta atzerrian banku-kontuak ezkutatzea egotzita.
Richard Westling abokatuak 30 eguneko epea eskatu dio T. S. Ellis epaileari, kanpainaren buru ohiaren absoluzioa eskatzeko helegitea aurkezteko.
"Manafort jauna etsita dago kargu guztien absoluzioa ez lortzeagatik. Orain, aukera guztiak aztertzen ari da", esan du horren beste abokatu batek, Kevin Downingek.
Manafortek "bidezko epaiketa" jaso izana eskertu dio epaileari, Downingen bitartez, eta eskerrak eman dizkio epaimahaiari "bere deliberamendu luze eta zailengatik".
Oraindik ez dute zigorraren berri eman, baina epaia bera dagoeneko kolpe gogorra izan da Trumpentzat. Egun berean, Michal Cohen, Trumpen abokatu ohia, FBIren egoitza batera joan da, eta bere burua errudun aitortu du.
Manafort auzia Robert Muellerren ikerketaren barruan dago, Ameriketako Estatu Batuetako 2016ko hauteskundeetan Errusiak esku-sartzerik egin zuen eta Kremlinaren eta Trumpen kanpainaren arteko harremanak argitzeko auzian.
"Ez du nirekin zerikusirik"
Donald Trump presidenteak dagoeneko esan du zigorrak ez duela berarekin zerikusirik.
"Oso gaizki sentitzen naiz Paul Manafortengatik, baina ez du nirekin zerikusirik, ezta Errusiaren kolusioarekin ere", esan du Trumpek Virginian.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa