12:49

Mundua

Estatu Batuak

300 egunkarik baino gehiagok bat egin dute Trumpen kritiken aurka

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

'The Boston Globe' egunkariak sustatu du aldarrikapena, eta jarraipen handia izan du, bai tokiko hedabideen aldetik, baita 'The New York Times'-en mailako hedabideen aldetik ere.

  • Donald Trump, Estatu Batuetako presidentea, artxiboko argazki batean. EFE

    Donald Trump, Estatu Batuetako presidentea, artxiboko argazki batean. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Albisteak (1)

300 egunkarik baino gehiagok bat egin dute ostegun honetan Ameriketako Estatu Batuetako presidente den Donald Trumpen kritiken aurka, eta prentsa askatasunaren alde egin dute, presidenteak hedabideen aurka egindako kritika guztien ostean; izan ere, bere gobernuaren aurkako kritika guztiak 'fake news' (albiste faltsuak) direla esan ohi ditu.

'The Boston Globe' egunkariak sustatu du aldarrikapena, eta jarraipen handia izan du, bai tokiko hedabideen aldetik, baita 'The New York Times'-en mailako hedabideen aldetik ere.

'The Boston Globe' egunkarian argitaratutako testuaren arabera, 2017an Etxe Zurira iritsi zenetik, AEBko presidenteak "prentsa askatasunaren aurkako aldarria egin du". Hedabide horren hitzetan, ordea, "boteretsuei egia esateko askatasunak" egiten ditu "berezi" Ameriketako Estatu Batuak.

"Prentsa 'herritarren arerio' gisa definitzea AEBko filosofiaren eta mendeetan zehar partekatu dugun gizabidezko itunaren aurka doa", editorial horren arabera.

Aldarrikapen honekin bat egin duten egunkariek Trumpek otsailean Twitter bidez argitaratu zuen txio bati erantzun diote: "Albiste faltsuak sustatzen dituzten hedabideak ez dira nire aurkariak, estatubatuarren aurkariak baizik". Mezu horren bitartez, 'The New York Times' egunkariaren eta NBC, ABC, CBS eta CNN telebista-kateen aurka egin zuen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena