Mundua
NBE
agentziak | erredakzioa
Nazio Batuen Erakundeko sailak adierazi du "oso kezkatuta" dagoela Saada probintziako egoeragatik bereziki, atzo bonbardaketa batean 50 pertsonatik gora hil zituzten eremuan.
Haur bat zaurituta Yemenen. Argazkia: EiTB
Ia 2.400 haur hil dira Yemenen azken hiru urteetan Unicef Nazio Batuen Erakundeko Haurren sailak jakitera eman duenez, eta gatazkaren aldeei zibilak errespetatzeko eskatu die, atzo Saudi Arabiak egindako bonbardaketan gutxienez 50 lagun, tartean 29 haur, hil eta gero.
"Ia 2.400 haur hil dira 2015eko martxotik, eta 3.600 inguru larri zauritu gerra honetan", adierazi du Interneteko sare sozialetan Meritxell Relano Unicefek Yemenerako duen ordezkariak.
NBEko funtzionarioak Saada probintziako egoerarekiko kezka agertu du, atzo Saudi Arabiak bonbardatu zuen probintziarekiko hain zuzen. 50 hildakotik gora eta 77 zauritu utzi zituen atzoko erasoak.
"Oso kezkatuta gaude Saadako egoerarekin, bertan hainbat haur hil baitira, eta gutxienez 35 larri zauritu baitira", azaldu du Relanok.
Yemeneko gatazka armatua 2014ean hasi zen, errebelde hutiek Sana eta beste probintzia batzuk okupatu zituztenean, eta 2015ean gogortu egin zen herrialde sunien koalizioa, Saudi Arabia buru duena, Abdo Rabu Mansur Hadi Yemengo presidentearen alde indarra erabiltzen hasi zenean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa