Mundua
Yemen
Agentziak | Erredakzioa
Umeak zeramatzaten hiru autobusen kontra izan dira bonbardaketak, Sada hirian. Hildako asko adingabeak dira, Yemengo iturrien arabera.
Yemen
Albisteak (2)
50 pertsona baino gehiago hil eta dozenaka zauritu dituzte Saudi Arabia buru duen koalizioaren bonbardaketek Yemenen. Erasoak haurrez beteta zeuden hiru autobusen kontra izan dira, eta biktimen artean ume asko daude, iturri medikoen eta Gurutze Gorriaren arabera.
Twitter bidez zabaldu dutenaren arabera, erakunde horrek laguntzen duen ospitale batean "dozenaka hildako eta zauritu" jaso dituzte, umeak zeramatzan autobus baten kontrako eraso baten ostean, Dahyan merkatuan, Sada iparraldean.
Following an attack this morning on a bus driving children in Dahyan Market, northern Sa’ada, @ICRC_yemen- supported hospital has received dozens of dead and wounded. Under international humanitarian law, civilians must be protected during conflict. pic.twitter.com/x39NVB8G4p
— ICRC Yemen (@ICRC_ye) 9 de agosto de 2018
Gurutze Gorriaren arabera, dagoeneko 50 dira hildakoak, eta 77 zaurituak.
Saudi Arabia buru duen koalizioak Abdo Rabbu Mansun Hadiren Gobernuaren alde borrokatzen du Yemenen. Erasoa egin duela onartu du, eta bonbardaketa "legitimoa" izan dela esan dute. Adierazi dutenez, matxino hutiek Saudi Arabiaren kontra misila botatzeko erabilitako materiala zen helburua. Eraso hori gelditzeak hildako bat eta hamaika zauritu utzi zituen Jizanen.
Gauzak horrela, koalizioarentzat Nazioarteko Zuzenbidearekin bat dator erasoa, eta matxinoei umeak giza ezkutu moduan erabiltzea leporatu die.
Gurutze Gorriak, aldiz, zalantzak adierazi ditu Twitterren. "Nazioarteko Giza Zuzenbidearen arabera, gatazketan zibilak batestu behar dira", eta salatu duenez, Yemengo gerrako bi aldeek ez dute hori betetzen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa