Itxi

Mundua

Ipar Korea

Programa nuklearrarekin jarraitzen duela leporatu dio NBEk Ipar Koreari

Agentziak | Erredakzioa

Nazio Batuen Erakundeak hartutako neurrien inplementazioa aztertu dute hainbat aditu independientek txosten batean.

  • Ipar Koreako misil bat. Argazkia: EFE

    Ipar Koreako misil bat. Argazkia: EFE

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) txosten konfidentzial batean salatu duenez, Ipar Koreak ez ditu programa nuklearrak eta misilenak bertan behera utzi, eta NBEren isunak urratu ditu.

Nazio Batuen Erakundeak hartutako neurrien inplementazioa aztertu dute hainbat aditu independientek txosten batean. Segurtasun Kontseiluko Ipar Korearen aurkako isun-batzordeari igorri zioten dokumentua ostiralean.

Ipar Koreak "ez ditu programa nuklearrak eta misilenak bertan behera utzi", kritikatu dute. Gainera, Segurtasun Kontseiluaren ebazpenak desafiatu dituela ere salatu dute adituek 149 orriko txostenean, petrolioaren produktuak itsasontziz itsasontzi eramaten jarraitu duelako.

Horrez gain, Ipar Korea militarki Siriarekin lanean ari dela ere zehaztu dute NBEren txostenean, Yemenen armak saltzen saiatzeaz gain.

Errusiak eta Txinak Segurtasun Kontseiluari isunak arintzea eskatu dion unean iritsi da txostena, Donald Trump AEBko presidentea eta Kim Jong Un Ipar-Koreakoa lehen aldiz ekainean bildu ostean. Kim Jong Unek desnuklearizazioaren alde lan egiteko konpromisoa hartu zuen.