15:37

Mundua

MIGRAZIOA

Migraziorako 53 milioi euro desblokeatu dituela aurreratu dio Junckerrek Sanchezi

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Europako Batzordeko presidentearen iritziz, Batasuneko herrialdeek beren ekarpenak handitu behar dituzte migrazio fluxuei aurre egiteko.

  • Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

    Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak Pedro Sanchez Espainiako Gobernu presidenteari idatziz jakinarazi dionez, Europar Batasunak 53 milioi euro desblokeatuko ditu migrazio fluxuak eragindako egoera kudeatzeko.

Josep Borrell Espainiako Atzerri ministroak iragarri du gaur albistea, asteartean Junckerrek Sanchezi bidali zion eskutitzari aipamena eginez.

"Ez du esaten diru gehiago ez dagoenik, 55 milioi euroko gastua iragartzen du (dagoeneko funts fiduziarioan zegoen kantitatea). Beharrak handiak direla aitortzen du eta baliabide gehiago lortzea espero du", adierazi du Borrellek.

Sanchezek Twitter bidez zabaldu du Junckerrek bidali dion gutuna, eta bertan mugak kudeatzeko uztailaren 6an Europar Batasunak onartu zuen 55 milioi euroko programari egiten dio erreferentzia. Diru horren zati handi bat Marokora eta Tunisiara bideratuko da. Junckerrek gaineratu duenez, Europak Batzordea bere esku dagoen guztia egiten ari da programa lehenbailehen martxan jarri eta "atzerapenik gabe" horien ardura duten erakundeei ordainketak egiteko.

Migraziorako baliabideak "mugatuak" direla ohartarazi du Junckerrek

Espainiako Gobernuak migrazio fluxuei aurre egiteko laguntza eskatu zion Europar Batasunari, eta Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak funtsak mugatuak direla erantzun dio. Are gehiago, estatuek beren ekarpenak handitu behar dituztela uste du.

"Erabat jakitun naiz Marokok adierazitako beharrek ahalegin finantzario handiagoa eskatzen dutela. Ongi dakizun bezala, zoritxarrez, Europar Batasunak Afrika iparralderako duen funtsa mugatua da", azaldu dio Jean-Claude Junckerrek Pedro Sanchezi eskutitz batean.

Europako Batzordeak, Europar Batasuneko Atzerri Politikarako goi mandatariak eta egun Europar Batasuneko Presidentetza bere esku duen Austriak uztailaren 25ean onartutako adierazpen bateratua ekarri du gogora Luxenburgoko buruzagiak. Bertan, migraziora bideratutako funtsak areagotzea eta "benetako aurreikuspenetara" egokitzea eskatzen zitzaien estatuei.

Horri lotuta Junckerrek esan duenez, Espainiak laguntza gehiago izango du aurten eta datorren urtean, Europak beharrezko funtsak eskuratzen baditu. Halaber, Bruselarentzat lehentasunezko gaia izaten jarraituko duela nabarmendu du.

Bestalde, Sanchezi bidalitako eskutitz horretan, Junckerrek baieztatu du Europako Batzordeak uztailaren 27an jaso zuela Guardia Zibilarentzako larrialdiko laguntza eskaera, eta aztertzen ari direla.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena