10:35

Mundua

Inflazio handia

Venezuelako krisi ekonomikoari aurre egiteko neurri gehiago iragarri ditu Madurok

Agentziak | Erredakzioa

Besteak beste, moneta-birmoldaketa egingo du eta bolivarrari bost zero kenduko dizkio. Era berean, nazioarteko petrolio-erreserbak sendotzeko plan bat jarriko du martxan.

  • Nicolas Maduro, Venezuelako presidentea, indarrean sartuko den billete berria aurkeztu duen unean.

    Nicolas Maduro, indarrean sartuko den billete berria aurkeztu duen unean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak jakitera eman duenez, herriak bizi duen krisi ekonomikoari aurre egiteko neurri gehiago hartuko ditu. Besteak beste, moneta-birmoldaketa egingo du eta bolivarrari bost zero kenduko dizkio. Era berean, nazioarteko petrolio-erreserbak sendotzeko plan bat jarriko du martxan.

Venezuelako dirua indartzeko asmoz sortutako billete berriak abuztuaren 4an indarrean sartzea aurreikusi zuten, baina orain esandakoaren arabera, moneta-birmoldaketa berria abuztuaren 20an egingo dute. Hala, hasieran hiru zero kenduko zutela esan bazuen ere, azkenean bost zero kenduko dizkiote bolivarrari, inflazio handiari aurre egin ahal izateko. Venezuelako presidenteak azaldu duenez, neurri honekin bolivarra petroaren baliora moldatuko da.

Petroaren balioa, alegia, Maduroren Gobernuak sortutako diru digitala, Venezuelako petrolio-erreserbetan oinarritzen da. Hala, bolivarraren moneta-birmoldaketa eta Venezuelako finantza-estrategia berria estuki lotuta egongo dira petroarekin.

Era berean, Venezuelako presidenteak aurreratu duenez, dibisen balioa kontuan izanda, herrialdean nahi beste inbertsio egitea ahalbidetuko duen lege berria sortzea aztertuko du Venezuelako Asanblea Konstituziogileak.

Hala, “aurreko beste garai batzuetara atxikita dauden mugak ezabatu eta nazioarteko herrialdeek erabiltzen dituzten moneta ezberdinen inbertsioa ahalbidetuko duen proiektu konstituziogile berria” bultzatzea da Maduroren helburua.

Bestalde, “herritarrek galdutako erosteko ahalmena” berreskuratuko duela ziurtatu du. Dena dela, Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) aurreko astean egindako aurreikuspenen arabera, aurten % 1.000.000ekoa izango Venezuelako inflazioa.

Madurok azaldu duenez, Venezuelako petrolio-erreserba garrantzitsu bat Banku Zentralaren esku utziko du, inflazioari aurre egin eta herriak bizi duen egoera ekonomikoa hobetzeko asmoz.

Halaber, kanpotik ekarritako lehengaiei eta makineriari egokitutako zergak urtebetez bertan behera utziko dituela iragarri du Venezuelako presidenteak, herrialdearen garapena azkartzeko asmoz.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena