19:20

Mundua

Aldebiko goi-bilera Helsinkin

Errusiarekin harremana azken orduetan aldatu dela esan du Trumpek

Agentziak | Erredakzioa

Bestalde, Trumpek hauteskundeak irabaztea nahi zuela aitortu du Putinek. Errusiako presidentearen hitzetan, Trumpek “Errusiarekin harremanak hobetu nahi zituen”.

1:55
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaurko goi-bilerari esker Errusiarekin harremana “aldatu” dela ziurtatu du gaur Donald Trump AEBko presidenteak. Aldebiko harremanak hobetzeko “prozesu luze batean aurreneko pausoak” eman dituztela erantsi du Trumpek.

Bestalde, Trumpek Amerikako Estatu Batuetako hauteskundeak irabaztea nahi zuela aitortu du Vladimir Putin Errusiako presidenteak. Helsinkin aldebiko lehen goi-bilera amaitu ondoren, prentsaurreko bateratua eman dute bi buruzagiek.

AEBko kazetari baten galderari baiezkoa eman dio Putinek, Trumpek “Errusiarekin harremanak hobetu” nahi zituela argudiatuta.

“Gure harremana ez da sekula orain bezain okerra izan, baina azken lau orduetan egoera aldatu da, benetan horrela uste dut”, adierazi du Trumpek. “Gaurko bilera prozesu luzeago baten hasiera baino ez da, baina etorkizun hobeago baterantz lehen pausoak eman ditugu”, gaineratu duenez.

 

Trump: "Gure harremana ez da sekula orain bezain okerra izan, baina azken lau orduetan egoera aldatu da. Benetan horrela uste dut"

 

Lau bat orduko bileran, biek “elkarrizketa zuzena, irekia eta emankorra” izan dutela ziurtatu du Trumpek. Bilera “oso ondo joan da”, erantsi duenez.

“Gure bi herrialdeen arteko desadostasunak oso ezagunak dira; Putin presidenteak eta nik luze hitz egin dugu gaur horien inguruan”, nabarmendu du.

Errusiarekin elkarrizketa izatearen alde agertu da Trump, “munduarentzako ona” izango delako. “Gerra Hotzeko tentsioen garaian ere, mundua oso ezberdina zenean, Errusiak eta AEBk elkarrizketa ona” izan zutela gogorarazi du Trumpek.

“Presidente bezala, demokratak eta komunikabideak asetzeko saiakera antzu batean, ezin ditut kanpo politikako erabakiak hartu”, azpimarratu du Trumpek, goi-bilerak sortu duen eszeptizismoari erreferentzia eginez.

“Bakearen mesedetan arrisku politiko bat hartzea nahiago dut, bakea politikan arriskatu baino”, aldarrikatu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena