07:01

Mundua

Gaur

Siria eta Iran, Trump eta Putinen arteko bileraren ardatzak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

AEBko eta Errusiako presidenteak Helsinkin batzartuko dira. Baina zaila da asmatzea bilera horrek ekar ditzakeen emaitzak, bi herrialdeek desadostasun politiko nabariak dituztelako.

  • Helsinkin bilduko dira astelehen honetan Putin eta Trump. Argazkia: EFE

    Helsinkin bilduko dira astelehen honetan Putin eta Trump. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Siriareko gerran Iranek duen papera, Ukraina ekialdeko gatazka, armagabetze nuklearra eta AEBko hauteskundeetan Errusiak izandako ustezko esku-sartzea izango dira protagonista gaur, astelehena, Helsinkin izango den Donald Trump AEBko presidentearen eta Vladimir Putin Errusiako buruzagiaren arteko bileran.

Bi herrialdeen arteko desadostasun politikoak nabariak dira, eta zaila da asmatzea bilera horrek ekar ditzakeen emaitzak, Trumpek jarrera aldakorra duelako, Putin oso iluna omen delako eta aurreko egunetako negoziazioetan aurrerapauso txikiak izan direlako.

Ezegonkortasun horren aurrean, Heiko Maas Alemaniako Atzerri ministroak ohartarazi dio Trumpi ezin dituela aliatuak kaltetu ditzazketen "aldebakarreko negozioak" lotu.

Adituen aburuz, litekeena da Siriaren inguruan itunen bat lortzea, AEBk Irango militar kopurua murriztu nahi baitu Siriako hegoekialdean eta, aldi berean, Siriako gatazkatik atera. Horrek Israelgo babesa izango luke, Errusiak Iranen eragin handia duela jakinda.

Trumpek eta Putinek eztabaidagai ere izango dute 2016ko AEBko hauteskundeetan Errusiak izandako ustezko esku-sartzea. Izan ere, Robert Mueller AEBko fiskal bereziak Errusiako inteligentziako 12 agenteri leporatu die Hillary Clinton hautagaiaren kanpainan datu elektronikoak lapurtu eta zabaldu izana.

Europa, etsai

Bestalde, CBS AEBko telebista-katean eskainitako elkarrizketa batean Donald Trumpek esan duenez, Europa AEBko aliatu historikoa izan bada ere, orain "etsaia da".

"Ez dut uste etsai ugari dugunik. Europar Batasuna etsaia da, merkataritza alorrean egiten digunagatik. Ez zenuke pentsatuko, baina etsaia da", esan du AEBko presidenteak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena