Mundua
TENTSIOA AEB-VENEZUELA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Venezuelako presidenteak adi egoteko eskatu dio Armadari bi herrialde horien arteko mugan arazoak sor daitezkeela iritzita.
Nicolas Maduro. Argazkia: EFE
Nicolas Madurok behin eta berriz azpimarratu du Ameriketako Estatu Batuak "probokazioak" prestatzen ari dela Venezuela eta Kolonbia banatzen dituen mugan, bi herrialdeen arteko borrokak sorrarazteko. Horregatik, Venezuelako presidenteak "alerta egoeran" egoteko eskatu dio Boliviako Indar Armatu Nazionalari (FANB).
"Ipar Amerikako inperialismoa probokazioak prestatzen ari da mugan eta harago, Kolonbiaren eta Venezuelaren arteko gatazka sortzeko; askotan esan dut eta beste behin diot", esan du Nicolas Madurok.
"Talde paramilitarrak infiltratu dira" mugan, venezuelarrei "min egin" eta "liskar ezberdinak sorrarazteko", gaineratu du.
Bi herrialdeen artean "hainbat gertaera eta gatazka militar sortzea" ere egotzi dio Madurok Kolonbiako presidenteari, Juan Manuel Santosi.
Esan bezala, "adi" eta "alerta maximoan" egoteko eskatu dio Armadari, "Bogotan Washingtonen aginduak betetzen dituztenak baitaude".
AEBko presidenteak Venezuela inbaditzea aztertu zuen Washington eta Caracas artean tentsioa oso handia zen une batean, CNNren arabera. Madurok "guardia ez jaisteko" eskatu zion Armadari aurreko astean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa