Mundua
ANALISIA
Imanol Butron Alonso (*)
Europar Batasunarekin egin zuen bezala, Donald Trumpek muga-zergak ezarri dizkie txinatar eta errusiar produktuen inportazioei.
Edukiontziak Qingdao hiriko portuan. EFE
Ameriketako Estatu Batuen “segurtasun nazionala” babesteko argudioarekin, historian inoiz izan den merkataritza gerra handiena abiatu du Donald Trumpek. Protagonistak AEB eta munduko gainerako herrialdeak dira; batez ere Europar Batasuna, Kanada eta, orain, baita Txina eta Errusia ere.
Europar Batasunetik AEBra esportatutako altzairu eta aluminioarekin egin zuen bezala, Donald Trumpek muga-zergak ezarri zizkien aurreko astean txinatar produktuen inportazioei, eta gauza bera egin du aste honetan errusiar produktuekin. Guztira 34.000 milioi dolarreko balioa izango dute industria eta teknologia sektoreko produktuei jarritakoek, eta 537,6 milioi dolarrekoa, berriz, aluminioari eta altzairuari jarritakoek.
AEBko presidenteak erabaki hori hartu ostean, Harley-Davidson moto famatuei, bourbonari eta Levi´s prakei muga-zergak ezartzea erabaki zuen Europar Batasunak joan den hilabetean, eta gauza bera egingo dute Txinak eta Errusiak. % 25 eta % 40 artean garestituko dira AEBtik inportatzen dituzten hainbat produktuk ordaindu beharko dituzten zergak.
Muga-zergen auzia oso serio hartu du estatubatuar presidenteak; izan ere, bere ideologiaren ardatz nagusia da, eta AEBren interes ekonomikoak babesteko merkataritza gerrak hasiko zituela agindu zuen Etxe Zurira eraman zuen kanpainan, eta boto asko eman zion horrek.
Erasoaldi horiek arriskuan jarri dute mundu osoko merkataritza, eta horren eraginak hasi dira jada nabaritzen. Mundu osoko kontsumitzaileak eta langileak, estatubatuarrak barne, ari dira eragina jasaten, ekonomiaren hazkundea eta enpleguen sorkuntza kaltea jasaten hasi baitira.
(*) Imanol Butron Alonso, Zientzia Politikoetan graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean, EiTB-EHU Multimedia Komunikazio Masterreko ikaslea da eta eitb.eus-en dabil praktikak egiten.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa