Mundua
AMERIKETAKO ESTATU BATUAK
AGENTZIA | ERREDAKZIOA
Erretiroa hartu duen Anthony Kennedyk utzitako hutsunea beteko du. Orain Senatuak baieztatu beharko du izendapena. Dena den, errepublikanoek gehiengoa dute goi ganberan eta ez da ezustekorik espero.
Donald Trumpek Brett Kavanaugh proposatu du Auzitegi Goreneko magistratu izateko. Argazkia: EFE
Donald Trump AEBko presidenteak Brett Kavanaugh kontserbadorea Auzitegi Goreneko magistratu izendatu du. Gauzak horrela, erretiroa hartu duen Anthony Kennedy eskuindar moderatuak utzitako hutsunea beteko du. 2006tik orain arte Columbiako barrutirako Apelazioko Auzitegiko epaile izan da Washingtonen, eta Bush familiaren administrazioekin loturak izan ditu.
"Estatu Batuetan ez dago posizio horretarako bera baino pertsona egokiagorik", ziurtatu du Trumpek. 24 hautagairen artean nagusitu da.
Presidente estatubatuarrak Kavanaughren tituluak azpimarratu ditu; izan ere, Yale Unibertsitate entzutetsuko bi titulu baditu. Halaber, Bush familiaren administraziotan lan egin izan du. "Epaileen epailetzat jotzen dute", nabarmendu du.
Trumpek egindako sarreraren ondotik, oholtzara igo eta hitza hartu du Kavanaughek. "Senatuak nire izendapena konfirmatzen badu, kasu bakoitzaren aurrean pentsamendu irekia mantenduko dut eta AEBko Konstituzioa eta legezkotasuna babesten saiatuko naiz", hitzeman du. "Epaile batek independentea izan behar du eta legea interpretatu behar du, ez asmatu", gaineratu du.
Kavanaughek goi ganberaren onespena behar du. Dena den, errepublikakoen gehiengoa dute eta ez da ezustekorik espero. Hala balitz, Auzitegi Gorenak are kontserbadoreagoa bihurtuko litzateke.
Trumpek hautatutako bigarren epailea da. 2017an Neil Gorsuch aukeratu zuen aurreko urtean hil zen Antonin Scalia ordezkatzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa