08:45

Mundua

Erresuma Batua

David Davis 'brexit'erako ministro britainiarrak dimisioa eman du

Agentzia | Erredazkioa

EBrekin dibortzioaren aurrean Erresuma Batuko Gobernuak edukiko duen jarrera adostu eta bi egunera eman du dimisioa Davisek. Kolpea da Theresa Mayrentzat.

  • David Davis. EFE

    Davis, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

David Davis brexit-erako ministro britainiarrak dimisioa eman du, Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroarekin dituen desadostasunak tarteko.

Ostiralean adostu zuen Erresuma Batuko Gobernuak Europar Batasuna (EB) uzteko prozesuan izango duen jarrera, 'jarrera negoziatzaile kolektiboa' delakoa, alegia. Erabakia hartu eta bi egunera eman du dimisioa Davisek, eta kolpea da Theresa May lehen ministroarentzat.

Davisen uko egitea alderdi kontserbadorearen baitan brexit dela eta dagoen zatiketaren erakusle ere bada. Gobernu britainiarreko sektore batek brexit gogorra babesten du, eta besteak, May bera tarteko, ez du dibortzio latzik nahi (ondasunen merkatu komun bat sortzea proposatzen dute, besteak beste).

Dimisioa emateko gutunean Davisek azaldu duenez, ez du babesten ostiralean hartutako erabakia. Horren hitzetan, EB eta Erresuma Batuaren artean sortu beharreko ondasunen merkatu komun horrek lege eta muga harmonizazioa beharrezko egingo luke, eta horrek "ezerezean utziko luke Parlamentu britaniarraren kontrola".

Hori horrela, "gure ekonomiaren kontrolaren zati handi bat EBren esku geratuko litzateke, eta ez genuke gure legeen kontrola berreskuratuko", argudiatu du Davisek.

Ministroak ez ezik, Steve Baker brexiterako Estatu idazkariak ere eman du dimisioa. Mayk datozen orduetan izendatuko ditu bi horien ordezkoak.

Hedabide britainiarren esanetan, Michael Gove Ingurumen ministroa izan liteke Davisen ordezkoa. Brexit gogorraren aldekoa da, baina ostiralean Mayren erabakia babestu zuen.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena