19:21

Mundua

PROTESTAK

Milaka manifestari Bruselan, Trumpen eta NATOren bileraren kontra

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

3.000 eta 4.000 persona bildu dira antolatzaileen esanetan. Urteroko batzarra uztailaren 11n eta 12an izango da.

  • Protestak gaur, Bruselan. Argazkia: EFE

    Protestak gaur, Bruselan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Trump ez da ongietorria. Egin dezagun bakea handi berriz ere" lelopean, milaka pertsonek manifestazioa egin dute Bruselan Trumpen eta NATOren goi-bileraren kontra.

Amnistia Internacional eta Greenpeace bezalako Gobernuz Kanpoko Erakudeek deitu dute, besteak beste, protesta, eta 3.000-4.000 lagun inguruk egin dute bat. Iparraldeko estazioan hasi eta hiri erdiraino joan dira manifestariak.

Uztailaren 11an eta 12 ospatuko da NATOren urteko bilera Bruselan eta Trump bertan izatea aurreikusten da. Hala, hitzorduaren aurretik manifestazioak egiten ari dira hainbat talde eta mugimendu "jendea baztertzen duen nazioarteko politikaren militarizazioagatik" protesta egiteko. "Gure buruzagi belgiar eta europarrei Trumpen mundu ikuskera ez aintzat hartzeko eskatzen diegu. Haren migrazio politika deshumanizatuari aurre egiteko eskatzen diegu" esan du Leila Lahssaini bozeraileak.

Bihar, igandea, protesta gehiago izango dira. Bruselan bertan, Europako Legebiltzarraren ondoan, bakearen aldeko konferentziak egingo dituzte.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena