23:24

Mundua

Migrazio krisia

Italiak goi-bilera blokeatu du, migrazio krisiari buruzko akordio bat lortu artean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Giuseppe Conte Italiako lehen ministroak migrazioaren arazoari aurre egiteko neurriak exijitu dizkie Europar Batasuneko agintariei.

1:30
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Giuseppe Conte Italiako lehen ministroak Europar Batasuneko estatuburuen goi-bileraren lehendabiziko eguna blokeatu du, beste edozein gairi buruzko itunik egin aurretik migrazio krisiari aurre egiteko akordio bat exijituta.

Donald Tusk Europako Kontseiluko presidentearen bozeramaileak jakinarazi du ezin izan dutela inolako erabakirik adostu, Estatu batek hala izatea ekidin duelako.

Agentziek zabaldu dutenez, Estatu hori Italia da. Migrazioaren auziaren harira egin dituen eskaerak aintzat hartzeko exijitzen du eta, besteak beste, ardurak banatzea eta herrialde bakoitzak hartu beharreko migratzaile kopurua zehaztea eskatzen du.

Hainbat gairi buruzko erabakiak hartu behar zituzten goi-bileraren lehendabiziko egunean, hala nola, segurtasuna, ekonomia edota berrikuntzari buruzko moduko gaietan. Alabaina, ez da posible izan Italiak hartu duen jarrera dela eta.

Migrazioaren krisiari dagokionez, Europar Batasuneko mugak sendotzea eta kanpoko herrialdeetan –Afrika iparraldean, adibidez- migratzaileentzako zentroak eraikitzeko aukera aztertuko dute. Zentro horietan migratzaileak bi taldetan banatuko lituzkete: asilorako eskubidea dutenak eta gainerakoak.

Nolanahi ere, estrategi hori epe luzean jarriko litzateke abian eta Italiak berehalako neurriak galdegiten ditu. Italia baita, Grezia eta Espainiarekin batera, migrazioaren arazoa gehien pairatzen duen herrialdea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena