10:16

Mundua

Venezuela

EBk zigorrak ezarri dizkie Venezuelako hamaika goi karguduni

Agentziak | Erredakzioa

Nicolas Maduro hauteskundeetan berriro irabazle izan ondoren hartu du erabakia, 'nazioarteko estandar minimoak' bete ez dituztela iritzita.

  • Nicolas Maduro berriro hautatua atera zen hauteskundeei erantzunez hartu du erabakia EBk. EFE

    Nicolas Maduro berriro hautatua atera zen hauteskundeei erantzunez hartu du erabakia EBk. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europar Batasuneko (EB) Kanpo arazoetako ministroek Venezuelan maiatzaren 20an egindako hauteskundeetan inplikatuta zeuden Venezuelako hamaika goi karguduni zigorrak ezartzea onartu dute, Batasuneko iturriek jakitera eman dutenez.

Neurriak indibidualak izango dira, eta EBra bidaiatzeko eta ondasunak mugitzeko debekua izango dute oinarrian. Helburua murrizketak "itzulgarriak" izatea zen, gizarte zibilari kalterik egin gabe, eta Nicolas Maduro berriro hautatua atera zen hauteskundeei erantzunez, "nazioarteko estandar minimoak" bete ez dituztela iritzita.

Hogeita zortziek hartutako testuaren arabera, hauteskundeak "ez ziren ez justuak ez libreak izan, eta emaitzei sinesgarritasun osoa falta zaie, hauteskunde-prozesuak ez zituelako berme demokratiko guztiak bete inklusiboa eta demokratikoa izateko".

Josep Borrell Espainiako Gobernuaren Kanpo arazoetako ministroak prentsaurrekoan azaldu duenez, zigorrek "ez dute inolaz ere elkarrizketa nahia baztertzen". Halaber, Espainiako Gobernuak "enfasi are handiagoa jarriko du irtenbide politikoak aurkitzen, egoera ez delako erraz konponduko zigorrak jarrita", adierazi du.

Federica Mogherini EBko Atzerri eta Segurtasun Politikako goi-ordezkariak maiatzaren 28ko bileran adierazi zuenez, helburua "elkarrizketa politiko eta esanguratsurako baldintzak sortzea" da, krisiari irtenbide politiko bat eman, eta agintariei hauteskunde berriak deitzeko presioa egiteko.

Caracasek "lasaitasun eta elkarrizketaren aurka egitea" leporatu dio EBri

Venezuelako Gobernuaren ustez, EBk "muturra sartu du" Venezuelako barne gaietan, eta onartutako zigorrak "erasoa" dira Venezuelarentzat. Halaber, "venezuelarren artean lasaitasunaren eta elkarrizketaren aurkako neurriak hartzen jarraitzea" deitoratu du.

Oposizioak pozik hartu ditu zigor berriak

Nicolas Maduroren Gobernuaren oposizioak pozik hartu du EBk Venezuelako hamaika goi-kargudun "suntsitzaile" horien inguruan hartutako erabakia, eta Venezuelako disidenteek eta nazioarteko komunitatearen parte handi batek maiatzaren 20ko hauteskundeetan izan omen ziren irregulartasunak salatu dituztela azpimarratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena