Mundua
AEB
Agentziak | Erredakzioa
Denboraldi luze batean etorkinen atxiloketa zentroetan umeak gurasoekin geratu ahal izateko agiri bat sinatu du Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak.
Albisteak (2)
Jesus Torquemada
Bideoak (5)
Mexikoko mugan ume etorkinak gurasoengandik banantzeari uzteko agindu exekutiboa sinatu du gaur Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak.
Etxe Zuriko iturri batek baieztatu duenez, denboraldi luze batean etorkinen atxiloketa zentroetan umeak gurasoekin geratu ahal izateko agiria sinatu du Trumpek.
Ordu batzuk lehenago, guraso eta ume etorkinak hegoaldeko mugan ez banantzeko neurri bat sinatuko zuela iragarri du Donald Trumpek. Arazoak kritika ugari sortu ditu AEBetan eta munduan.
“Aldi baterako zerbait sinatuko dut”, adierazi du Trumpek kazetarien galderen aurrean. “Familiak baturik mantendu nahi ditugu”, esan du. Kongresuko kideak Etxe Zurian hartu ditu agintariak.
“Neurri batean” erabaki “prebentiboa” hartu behar zuela azaldu du presidenteak; izan ere, Kongresuak gaiaren inguruko “legea” onartuko duela uste du. Datu ofizialen arabera, maiatzaren 5a eta 9a bitartean gutxienez 2.342 haur etorkin gurasoengandik banandu dituzte.
“Ez zaigu gustatzen familiak bananduta ikustea, baina jendea legez kanpo gure herrialdean sartzea ere ez zaigu gustatzen. Honek arazoa konpontzen du”, adierazi du Trumpek Etxe Zurian.
“Familiak banandurik ikustea ez zitzaidan gustatzen, ezta horrek sortzen zituen sentimenduak ere”, azaldu du buruzagiak. Dekretu hori sinatuta “jende asko pozik egongo da”, erantsi du.
Trumpen gobernuak apirilean martxan jarritako politikaren eraginez banandu dituzte etorkinen familiak. Izan ere, karguak aurkezten dituzte Mexiko eta AEBen arteko muga legez kanpo zeharkatzen duten adinekoen aurka, eta, gainera, gurasoak eta seme-alaba adingabeak bereizten dituzte.
Hala ere, gurasoak eta adingabeak bereiztea ekarri zuen immigrazioaren aurkako politikarekin jarraitzeko asmoa agertu du Trumpek.
“Muga boteretsu bat mantenduko dugu eta inor legez kanpo sartzea ez dugu onartuko”, esan du.
Aurrerantzean, gurasoak seme-alabekin batera eramango dituzte etorkinen atxiloketa zentroetara. Litekeena da horrek Etxe Zuriaren aurkako auziak sortzea, 1997an AEBetako Gobernuak hartutako konpromisoaren aurka doalako.
'Flores' akordioaren arabera, mugan atxikitako adingabeak asko jota 20 egun egon daitezke atxikita.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa