Mundua
ANALISIA
Imanol Butron Alonso (*)
Ameriketako Estatu Batuek umeak gurasoengandik bereizteko “zero tolerantziako politika” berri bat abiatu duen bitartean, Europa “lehorreratzeko plataformak” sortzeko prestatzen ari da.
Donald Trump, Amerikako Estatu Batuetako presidente. Argazkia: EFE
Europan migratzaileekiko politikak ez omen du irtenbiderik etikoena erabiliko itsasoan erreskatatzen dituztenentzat Europatik kanpo “lehorreratzeko plataformak” sortuta, baina Ipar Amerikako egoera okerrera egiten ari da egunetik egunera.
“Mugarik gabe ez dago herrialderik” ohartarazi du Donald Trumpek, eta, hori dela eta, “zero tolerantziako politika” berri bat abiatu du Ameriketako Estatu Batuek Mexikorekin duten mugan, umeak eta gurasoak bereizteko.
Justifikazio erraza erabili du Alderdi Errepublikanoaren boto-emaileen aurrean.: “Legea urratzen dute, arriskuan jartzen dituzte beren seme-alabak eta, egia esan, baita gureak ere. Gure herrialdean utziko ditugu horiek guztiak? Nirekin ez”.
Hala ere, adierazpen gogor horiek egin arren, inkesta batek argi utzi zuen Trumpek bere hautesleen babesa duela. Ez guztiena, baina bai behar dituenena. Quinnipiac Unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera, errepublikano gehienak (% 55) presidenteari benetan inporta zaizkionak, muga zeharkatzen harrapatzen dituztenak eta horien seme-alabak bereizteko politikaren aldekoak dira.
Gai polemikoen aurrean iritzia ez emateko ohitura badu ere, Melania Trumpek isiltasun hori urratu du oraingoan, eta bere senarraren iritziaren kontra agertu da. Ez da ohikoa Melania Trump presidentearen gai politikoetan sartzea eta are gutxiago estutasunean jartzea, baina lehen dama azkena izan da migrazio politikaren kontrako iritzia ematen: “Lege guztiak betetzen dituen herrialde bat izan behar dugu, baina bihotzarekin gobernatu behar dugu”.
Europa: Immigranteak bai, baina Afrikan
Kontinente zaharrera itzulita, ez dirudi itxaropentsu egoteko moduko egoera dugunik. Ideia ugari baztertu, moldatu eta eztabaidatu ondoren, gero eta indar handiagoa hartu du Europar Batasunetik kanpo asilo-eskatzaileak bereizteko zentroak sortzeko aukerak (Ipar Afrikan konfinamendu-esparruak sortzea, bestela esanda).
Hitz gutxitan, arazo bihurtu dena gure hirietatik urrun konpontzea da kontua.
Matteo Salvinik bereari eutsi dio
Eta honakoa gaineratu zuen: “Italiar ijitoak, zoritxarrez, gurean izaten jarraitu beharko dugu”.
Bitartean, Italian, Matteo Salvini Gobernuko lehen ministroorde eta Barne arazoetako ministro eta Liga ultraeskuineko alderdiaren liderrak azken hilabeteetan emaitza onak eman dizkion diskurtso xenofoboari heldu dio, eta egoera irregularrean dauden ijitoak Italiatik kanporatzeko errolda bat prestatzen ari dela adierazi du: “Identifikatu egin behar ditugu nor, nola eta zenbat diren jakiteko eta egoera irregularrean daudenak kanporatzeko”.
(*) Imanol Butron Alonso, Zientzia Politikoetan graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean, EiTB-EHU Multimedia Komunikazio Masterreko ikaslea da eta eitb.eus-en dabil praktikak egiten.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa