Mundua
MERKATARITZA GERRA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
AEBko hedabideen arabera, muga-zergak 'laster' jarriko dira indarrean. Horrez gain, Trumpen Gobernuak % 25 eta % 10eko muga-zergak ezartzen dizkie altzairuari eta aluminioari.
Donald Trump. Artxiboko argazkia: EFE
Donald Trump AEBko presidenteak bere oniritzia eman zion atzo Txinatik datozen produktuei muga-zerga (50.000 milioi dolarreko balioa) jartzeari, Ameriketako Estatu Batuetako hedabideek jakinarazi dutenez. Duela hilabete batzuk Txinako produktuei muga-zergak ezartzearekin mehatxu egin zuen eta Txinak erantzun egingo zuela agindu zuen.
Wilbur Ross Merkataritza idazkariarekin, Steven Mnuchin Altxorraren idazkariarekin eta Robert Lighthizer Atzerri Merkataritzako idazkariarekin Etxe Zurian egindako bileran hartu zuen erabakia.
Albistea filtratu duten hedabideen arabera, Etxe Zuriak gaur iragarri dezake neurria eta "epe laburrean" jarriko litzateke indarrean.
Trumpek Txinatik datozen produktuei muga-zerga ezartzeko asmoa iragarri zuen martxoan, eta bi potentzia ekonomikoen arteko borroka komertziala hasi zen.
AEBko Gobernuak Txinako 1.300 produktu inguru identifikatu zituen orduan, tartean, gailu teknologikoak, industria aeroespaziala eta robotika.
Trumpen Gobernuak dagoeneko % 25 eta % 10eko muga-zerga ezartzen die, mundu mailan, altzairuari eta aluminioari.
Txinak dagoeneko iragarri du AEBko 106 produkturi % 25eko muga-zerga ezarriko diela, hala nola, sojari, autoei eta hegazkinei.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa