22:36

Mundua

Immigrazioa

'Aquarius' ontzia Valentzian porturatuko da, Italia eta Maltaren ezezkoen ostean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Valentziako Generalitateak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak portu hori eskaini du salbamendu ontzia hartzeko. Mediterraneoan 629 migratzaile erreskatatu ostean, porturatzeko baimenaren zain dago.

1:36
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Italiak eta Maltak lehorreratzeko baimena ukatu ostean, 'Aquarius' salbamendu ontzia Valentzian porturatuko da, Espainiako Gobernuak ohar bidez jakinarazi duenez. Pedro Sanchez Espainiako Gobernu presidenteak itsasontzia Valentziako portuan hartzeko argibideak eman ditu. Mediterraneo itsasoan erreskatatutako 629 pertsona baino gehiago ditu barruan.

"Gure betebeharra giza hondamendi bat saihesten laguntzea eta pertsona horiei portu seguru bat eskaintzea da, Nazioarteko Zuzenbideko betebeharrak jarraituz", adierazi du Espainiako Gobernuak komunikatu batean.

Sos Mediterranee gobernuz kanpoko erakundearen salbamendu ontziak 629 pertsona erreskatatu ditu azken orduetan Mediterraneo itsasoan, tartean, bakarrik bidaiatzen ari diren 123 adin txikiko, 11 haur eta zazpi emakume haurdun.

Itsasontzia Mediterraneoan noraezean dabil, porturatzeko baimenaren zain, Matteo Salvini Italiako Barne ministroak itsasontziari Italian lehorreratzeko baimena ukatu ostean.

Italiako ateak ixteaz gain, erantzukizuna bere gain hartzeko eta pertsona horiei harrera egiteko eskatu zion Maltari. Maltak, ordea, ohartarazi du bera ez dela "auziaren erantzulea".

Euskadik 'Aquarius'eko etorkinen % 10 hartzeko eskaintza egin du

Eusko Jaurlaritzak ACNUR erakundeari eta Espainiako Exekutiboari 'Aquarius' itsasontziko etorkinen % 10 hartzeko eskaintza egin diela azaldu du gaur Iñigo Urkullu lehendakariak.

Urkulluk nabarmendu duenez, "elkartasuna eta konpromisoa euskal herritarren kulturaren baitan daudenez", Eusko Jaurlaritzak 'Aquarius' itsasontzian dauden hainbat etorkin hartzeko eskaintza egin die ACNUR erakundeari eta Espainiako Gobernuari. Malta eta Italiako kostaldeen aurrean dago itsasontzia, bi herrialde horietako agintariek hango portuetara sartzea debekatu ostean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena