Itxi

Mundua

Eskozia

Herritarrak independentziaren alde konbentzitzera deitu ditu alderdikideak Sturgeonek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

"Gure alderdiaren lanik garrantzitsuena da herritarrei sinestaraztea etorkizun hobea izan dezakegula lurralde independente moduan", adierazi du Eskoziako ministro nagusiak.

  • Nicola Sturgeon Eskoziako ministro nagusia. Argazkia: EFE

    Nicola Sturgeon Eskoziako ministro nagusia. Argazkia: EFE

Erresuma Batuarekiko independentzia lortzea eskoziarren etorkizunerako aukerarik onena dela sinestarazi behar diete (SNP) Eskoziako Alderdi Nazionalistaren kideek Eskoziako herritarrei, Nicola Sturgeon Eskoziako ministro nagusiak larunbat honetan adierazi duenez.

"Gure alderdiaren lanik garrantzitsuena da herritarrei sinestaraztea etorkizun hobea izan dezakegula lurralde independente moduan", adierazi du Sturgeonek bere alderdiak Aberdeenen egindako kongresuaren itxiera-ekitaldian. Eskoziako ministro nagusiak azaldu duenez, hori egin behar dute "brexitaren lainoa desagertu zain gauden bitartean".

Datozen hilabeteetan ezagutuko da Erresuma Batua Europar Batasunetik irteteko negoziazioen emaitza (2019ko maiatzaren 29rako aurreikusita dago irteera hori), eta orduan baliteke Eskoziako Gobernuak jakinaraztea urtea amaitu baino lehen erreferendum berri bat egiteko asmoa. Dena dela, Eskoziako ministro nagusiak ez du balizko datarik aurreratu.