14:21

Mundua

Venezuela

AEBko presidenteordeak Venezuela AEEtik kanporatzea eskatu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Nicolas Maduroren hitzetan, Venezuela Amerikako Estatuen Erakundetik at uzten duten eguna Venezuelan jaiegun izendatuko du.

  • Donald Trump eta Mike Pence, Estatu Batuetako presidente eta presidenteordea. Argazkia: EFE

    Donald Trump eta Mike Pence, Estatu Batuetako presidente eta presidenteordea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mike Pence Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteordeak Venezuela Amerikako Estatuen Erakundetik (AEE) kanporatzea eskatu du astearte honetan, venezuelarrei “askatasuna” itzultze aldera.

AEEk aste honetarako antolatutako Osoko Bilkuraren harira, harrera eskaini die Pencek AEEko kide diren 34 estatuetako 22ri, Venezuela erakundetik at uzteko prozesua martxan jarri ahal izateko konbentzitu nahian.

“Venezuela kanporatzeko aukera eztabaidatzearen alde agertu dira gure nazio guztiak Osoko Bilkuran zehar, eta bihar Venezuelak kontuak eman beharko ditu ”, azpimarratu du Pencek.

Donald Trump presidentearen izenean, gaur gauean mundu berri honetako nazio askeak deitu nahi ditut Nicolas Maduroren diktadura AEEtik kanpo utz dezaten. Askatasunaren alde egiteko ordua iritsi da!”, gaineratu du AEBko presidenteordeak.

Madurok erantzun egin die

Nicolas Maduro Venezuelako presidentearen hitzetan, Venezuela Amerikako Estatuen Erakundetik at uzten duten eguna Venezuelan jaiegun izendatuko du. Dirudienez, datorren urteko apirilean gauzatu daiteke eskaera.

“Egun hori estatuko jaieguna izango da. Venezuela AEEtik at gelditzen denean herritarren jaia izango da, Venezuela guztiak ospatuko du”, adierazi du Madurok Venezuelako Partidu Sozialista Bateratuarekin (PSUV) Caracasen izan duen bileran.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena