Mundua
Venezuela
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Aske utzi dituzten diputatuak Gilber Caro eta Renzo Prieto (Herri-Borondate alderdikoak) eta Wilmer Azuaje (Lehendabizi Justizia alderdikoa) dira.
Senideak, pozik Caracasen, presoak askatu dituztelako. Argazkia: EFE
Delcy Rodriguez Venezuelako Asanblea Konstituziogileko Egiaren Batzordeko presidenteak larunbat honetan iragarri duenez, "indarkeria politikoa" egotzita azken urteetan atxilotutako 40 lagun aske utzi dituzte. Espetxetik ateratako pertsona horien artean hori diputatu daude.
"Bakearen eta eztabaidaren alde, Nicolas Maduro presidenteak eskatutako neurrien betetzea erraztu izana" eskertu die Rodriguezek Maikel Moreko Justizia Auzitegi Goreneko presidenteari eta Tarek Saab fiskalari. Dena dela, Rodriguezek ez ditu neurri horiek argitu.
Bestalde, Pedro Pablo Fernandez Copei alderdiko buruzagiak Twitter bidez zehaztu duenez, neurri horiei esker "40 lagun" aske geratu dira, horien artean, hiru diputatu: Gilber Caro eta Renzo Prieto (Herri-Borondate alderdikoak) eta Wilmer Azuaje (Lehendabizi Justizia alderdikoa).
Askatutako Saab eta Fernandez presoekin, eta Antonio Barreto Sira Anzoategui estatuko gobernadorearekin egin du agerraldia Delcy Rodriguezek, eta aske utzitako horiei "konpromisoa" eskatu die, "indarkeria politikoa, gorrotoa eta intolerantzia alde batera uzteko, bide bakarra borroka politiko baketsua eta demokratikoa baita".
Ostiral honetan beste 39 lagun askatuko zituztela iragarri zuen Venezuelako Gobernuak, oposizioarekin elkarrizketa politiko berria abiatu nahi duelako, "bakearen alde", maiatzaren 20ko hauteskundeetako emaitzen ostean, Nicolas Maduroren agintaldia 2025era arte luzatuko dela ikusita.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa