Mundua
Italia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Giuseppe Conte lehen ministroak Gobernua osatuko duten ministroen izenak jakinarazi ditu jada.
El primer ministro Giuseppe Conte. Foto: EFE
M5S mugimenduak eta Liga ultraeskuindarrak Italiako Gobernua osatzeko akordioa lortu dute, eta Giuseppe Conte bi alderdiek babestutako lehen ministroak Exekutibo berria osatuko duten kideen izenak eman ditu dagoeneko.
Sergio Mattarella Italiako estatuburuak maiatzaren 23an agindu zion gobernua osatzea, baina Contek uko egin zion Paolo Savona euroeszeptikoari Ekonomia ministro izatea galarazi ziotelako.
Matarellarekin bildu ostean, Contek agerraldia egin du, ministroak nortzuk izango diren eta karguak nola banatuko dituzten jakinarazteko.
Italiako Gobernu berriak 18 ministerio izango ditu, eta Presidentetza Contek zuzenduko badu ere, alboan bi alderdietako buruzagiak izango ditu presidenteorde gisa: Luigi di Maio eta Matteo Salvini.
Gobernuan hiru teknokrata izango dira: Paolo Savona irakaslea Europar Batasuneko gaietarako ministroa izango da; Giovanni Tria ekonomialaria, Ekonomia ministro; eta Enzo Moavero jurista, Atzerri ministroa.
M5S mugimenduak irabazi zituen martxoaren 4ko hauteskundeak, eta, ondorioz, bederatzi ministerio egongo dira bere agindupean: Ekonomia Garapen, Lan eta Gizarte Politika; Defentsa; Azpiegiturak eta Garraioa; Osasuna; Kultura eta Turismoa; Justizia; Hegoaldea; Parlamentuko Harremanak; eta Ingurumena.
Liga ultraeskuindarrak, berriz, sei ministerio zuzenduko ditu: Barne Ministerioa; Nekazaritza; Hezkuntza; Ezgaitasuna eta Familia; Tokiko Gaiak eta Autonomiak; eta Administrazio Publikoa.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa