07:06

Mundua

aeb

Weinstein bortxaketaz eta bestelako sexu-delituez akusatu dute modu formalean

agentziak | erredakzioa

New Yorken, Los Angelesen eta Londresen abiarazi dute Wensteinen aurkako ikerketa. Berak ziurtatu du salaketa jarri duten emakumeekin izan zituen harremanak hitzartuta zeudela.

  • Wenstein, bere abokatuaren ondoan. Argazkia: EFE

    Wenstein, bere abokatuaren ondoan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Harvey Weinstein Hollywoodeko produktorea bortxaketaz eta beste sexu-delituez akusatu dute modu formalean, epaitegietatik adierazi dutenez.

Weinsteinek aurreko ostiralean izan zuen akusazioaren berri, bere burua Poliziaren esku utzi zuenean, baina akusazioa modu formalean egitea falta zen, alegia, epaituko duten delitu zehatzak zeintzuk ziren jakinaraztea.

Akusazio formala epaimahai akusatzaile edo epaimahai nagusi batek egin du, Manhattan barrutiko Fiskaltzak adierazi duenez. Berak hartu du Weinsteinen aurkako auziaren gidaritza, Los Angelesen eta Londresen ere ikertzen ari badira ere.

Fiskaltzaren akusazioaren idazkiaren arabera, lehen eta hirugarren graduko bortxaketa, eta lehen graduko ekintza kriminal sexualak egotzita epaituko dute.

"Akusazio formalaren ostean, akusatua pauso bat hurbilago dago leporatu dizkioten delituak direla eta erantzutetik", baieztatu du Cyrus Vance fiskalak.

Vanceri presio handia sartu diote 2015ean Weinsteinen aurka egindako lehen salaketari bide ez emateko, eta izan ere New York estatuko Fiskaltza nagusiak ikerketa ireki du argitzeko.

Hollywoodeko ekoizleak (66 urte) ukatu egin ditu delituak eta, abokatuen eta bozeramaleen bidez adierazi duenez, du salaketa jarri duten emakumeekin izan zituen harremanak hitzartuta egon ziren.

Iazko urritik hona, hain zuzen, salaketak hasi zirenetik, dozenaka pertsonak akusatu dute gehiegikeriak eta bestelako sexu-delituak egiteagatik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena