16:11

Mundua

INGURUMENA

Plastikozko platera eta mahai tresnen salmenta debekatu nahi du Europako Batzordeak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Guztira, plastikozko hamar produkturen zerrenda egin du. Itsasoan dagoen zaborraren % 70 osatzen dute produktu horiek. Helburua hondakinak erdira murriztea da.

  • Itsasoan bildutako plastikozko botilak.

    Itsasoan bildutako plastikozko botilak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europako Batzordeak neurri sorta bat proposatu du, Batasuneko eremuan plastikoen ekoizpena erdira murrizteko. Besteak beste, plastikoz eginda dauden eta behin bakarrik erabiltzeko pentsatuta dauden platera eta mahai tresnen, txotxen eta edateko hoditxoen salmenta debekatu nahi du.

Bruselak plastikozko hamar produkturen zerrenda osatu du, itsasoan eta Europako hondartzetan gehien aurkitzen diren erabilera bakarreko plastikoak aintzat hartuta. Itsasoan dagoen zaborraren % 70 material horiek osatzen dute, Europako Batzordearen arabera.

Batzordearen helburua, produktu horien hondakinak erdira murriztea da ingurumenean egiten duten kaltea saihesteko.

Zehazki, bestelako alternatiba "merkeak" dauden plastikozko produktuak debekatu nahi ditu. Debeku horrek hoditxoei, mahai tresnei, platerei, edateko hoditxoei, edariak irabiatzeko makilatxoei eta globoen hagatxoei eragingo die, eta jasangarriak diren materialekin egin beharko dira.

"Ez dut gaizki ulertzerik nahi. Produktu hauek ez dira desagertuko, beste material batzuekin egingo dira", azaldu du Frans Timmermans Europako Batzordeko presindenteordeak prentsaurrekoan.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena