18:46

Mundua

Venezuela

Venezuelako hauteskundeetako 'iruzurraren' aurkako neurriak hartuko ditu AEBk

Agentziak | Erredakzioa

Mike Pence presidenteordearen esanetan, AEB ez da besoak gurutzatuta geratuko Venezuela suntsitzen den bitartean.

  • Mike Pence AEBko presidenteordearen artxiboko argazkia

    Mike Pence AEBko presidenteordearen artxiboko argazkia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mike Pence AEBko presidenteordeak aurreratu duenez, Donald Trumpen Gobernuak neurriak hartuko ditu igandean Venezuelan egindako hauteskunde presidentzialen ostean. Hauteskundeak "iruzurra" izan direla azpimarratu du.

"Venezuelako hautaketa iruzurra izan da. AEB diktaduraren AURKA dago eta Venezuelako herriarekin hauteskunde askeak eta bidezkoak eskatzen ditu. Presidenteak neurri indartsuak hartu ditu Venezuelaren kontra, eta gehiago izango dira", esan du Pencek Twitter bidez.

"AEB ez da besoak gurutzatuta geratuko Venezuela suntsitzen den bitartean", gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena