Mundua
Ebolaren agerraldi berria
Agentziak | Erredakzioa
Txertaketa kanpaina, batez ere, Mbandaka hirian egingo dute, 4.000 txerto bidali baitituzte bertara ebolaren agerraldi berriari aurre egiteko.
Ebola Kongon. Argazkia: EFE
Kongoko Errepublika Demokratikoak abian jarri du astelehen honetan ebola birusaren aurkako txertaketa kanpaina; orain arte, gutxienez, ebolarekin lotutako 45 kasu detektatu dituzte, Osasun Ministerioko bozeramaileak atzo jakinarazi zuenez.
Txertaketa kanpaina, batez ere, Mbandaka hirian egingo dute; bertara, 4.000 txerto esperimental bidali dituzte ebolaren agerraldi berriari aurre egiteko. Birusaren agerraldia hil hasieran detektatu zuten nekazari eremu batean eta, orain, hirigunera zabaldu da.
Guztira 45 kasu detektatu dituzte orain arte, 25 pertsona hil dira jada, eta horietako bat ebolak jota hil zela egiaztatu dute. Gaixotasunaren azken agerraldia 2017ko maiatzean izan zen bertan, eta lau pertsona hil ziren orduan.
Azken agerraldi hau ez da nazioarte mailan larrialdi egoera ezartzeko modukoa, oraingoz, Munduko Osasun Erakundeak ostiralean jakitera eman zuenez. Are gehiago, Kongoko Errepublika Demokratikoko Gobernuaren eta Munduko Osasun Erakundearen eta horren kideen erantzunari esker, birusa kontrolpean hartzea lortuko dutela esan zuen Munduko Osasun Erakundeak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa