08:42

Mundua

Hauteskundeak

Venezuelarren %12,5ek eman dute botoa hauteslekuak ireki eta lau ordura

Agentziak | Erredakzioa

Nicolas Maduro presidenteak "bakeagatik" eman du botoa, hauteslekuak ireki eta gutxira.

  • Jendea botoa emateko zain, Venezuelan. Argazkia: EFE.

    Jendea botoa emateko zain, Venezuelan. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Presidente berria eta 23 estatuetako batzorde legegileetako 251 ordezkari aukeratzeko hauteskunde eguna dute gaur Venezuelan. Hauteskunde Botereak iragarri duenez, dena prest dago bozketarako.

Nicolas Maduro presidenteak Jose Antonio Caro de Caracas lizeoan eman du botoa, eta "bakeagatik" bozkatzeko dei egin du.

"Gaur herriak erabakiko du. Gaur zuk erabakiko duzu, emakume; zuk erabakiko duzu, gizon, zuk erabakiko duzu, gazte... Gaur festa eta parte-hartze eguna da", esan du Madurok.

Oposizioko aliantza nagusiak, Batasun Demokratikoaren Mahaiak (MUD), ez du hauteskundeetan parte hartuko, eta herritarrei ez bozkatzeko eskatu die. Herrialdeko inkestatzaile nagusien arabera, hautesleen erdiak opozisioaren deialdiari jarraituko diote.

Nicolas Maduro presidenteak Jose Antonio Caro de Caracas lizeoan eman du botoa, eta "bakeagatik" bozkatzeko deia egin du.

"Gaur herriak erabakiko du. Gaur zuk erabakiko duzu, emakume; zuk erabakiko duzu, gizon, zuk erabakiko duzu, gazte... Gaur festa eta parte-hartze eguna da", esan du Madurok.

MUDen arabera, hauteskundeak "iruzurra" dira, prozesu garden eta orekatu bat egiteko garantiarik ez dagoelako.

Salaketa honek eragina izan du nazioartean. Limako Taldeak eta Estatu Batuek ez dituzte emaitzak onartuko. Federica Mogherinik, Europar Batasunaren Kanpo-Politikarako goi ordezkariak, hauteskundeak bertan behera uztea eskatu zuen.

Jose Luis Rodriguez Zapateroren arabera, Espainiako Gobernuko presidente ohia eta nazioarteko begiralea prozesu honetan, Europar Batasuneko eta Estatu Batuen jarrera "arduragabea" da. Zapaterok hauteskundeen garantiak defendatu ditu, eta astelehenetik aurrera "Venezuela eta EBren arteko elkarrizketaren alde" lan egitea espero du.

Parte-hartze datuak

Jorge Rodriguez Venezuelako Komunikazio eta Informazio ministroak jakitera eman duenez, hango 10:00ak zirenean (Euskal Herrian 16:00ak) jada 2,5 milioi pertsonak emanda zuten botoa, boto-emaileen %12,5ek, hain zuzen ere. 06:00etan ireki dira hauteslekuak.

Hautagaiak

Venezuelako 20 milioi hauteslek lau hautagairen artean hautatuko dute: Nicolas Maduro presidentea, Henri Falcon MUDeko hautagai bakarra, Javier Bertucci artzain ebanjelikoa eta enpresaria eta Reinaldo Quijada ingeniaria.

Madurok elkar ulertzeko gaitasuna eskatu die EBri eta Estatu Batuei, prozesuari kritikak egin dizkioten arren. "Europar Batasunarengandik bakarrik ez, Estatu Batuengandik ere elkarrizketarako eta elkar ulertzeko gaitasuna nahi nuke. Venezuelaren ahotsa eta egia entzutea nahi nuke", esan du berrauketarako hautagaiak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena