07:48

Mundua

Venezuela

Hauteskundeak bertan behera uzteko eskatu dio Limako Taldeak Madurori

Agentziak | Erredakzioa

Bildutako herrialde latinoamerikarrek uste dute prozesuak ez dituela beharrezko garantiak "askea, justua, gardena eta demokratikoa" izateko.

  • Limako Taldea, Mexiko Hirian bilduta / EFE.

    Limako Taldea, Mexiko Hirian bilduta / EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Latinoamerikako hamabi herrialdek osatzen duten Limako Taldeak Venezuelako presidente Nicolas Madurori eskatu dio maiatzaren 20an egingo dituzten hauteskundeak bertan behera uzteko. Bileran, hauteskundeen ostean hartu ditzaketen erabakiak eztabaidatu dituzte.

Bildutako herrialdeen arabera, hauteskundeak legez kontrakoak dira, eta ez dute eragile politiko guztien parte-hartzea, nazioarteko begiraleen zaintza ezta prozesu "aske, justu, garden eta demokratiko" bat izateko behar diren garantiak ere.

Litamo Taldeak Venezuelako "erregimen autoritarioa" gaitzetsi du, eta esan du instituzionalitate demokratikoa, zuzenbide estatua eta giza eskubideen errespetua urratu dituela.

Espainiako ordezkariak, Fernando Garcia Casasek, Venezuelako "instituzioen, ekonomiaren eta gizartearen narriadura egoeragatik" daukan "kezka sakona" adierazi du.

Txileko Kanpo Arazoetarako ministroarentzat, herrialdearen egoera "Nicolas Maduroren erregimenaren kudeaketa txarraren ondorioa da, batez ere".

Roberto Amperok gogoratu duenez, "txiletarrek erantzukizun handia sentitzen dugu Venezuelarekin, orain dela gutxi, gure herrialdeko garai zailetan, bere esku lagun eta solidarioa eskaini ziguten". Horregatik, minsitroak esan du orain bere herrialdeak "egiten duena esku hori bueltan luzatzea da, merezi ez duten mometu zail eta tragiko honetan laguntzeko".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena