Mundua
Israel-Palestina gatazka
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Israelgo Armadak 50 palestinar baino gehiago hil ditu Gazan. Israelgo Estatua sortu zela 70 urte bete direla eta, dozenaka mila palestinar mobilizatu dira Gazan.
40.000 palestinarrek hartu dute parte Gazako protestatan. Argazkia: EFE
Mahmud Abbas Palestinako Agintaritzaren presidenteak hiru dolu egun eta astearte honetarako greba orokorra deitu ditu, Israelgo Armadak Gazako Zerrendan gaur egin duen sarraskia gaitzesteko.
Israelgo Estatua aldarrikatu zela 70 urte bete direla eta, dozenaka mila palestinar mobilizatu dira enegarrenez Gazako mugan. Ameriketako Estatu Batuek Jerusalemen gaur ireki duten enbaxada ere salatu dute.
"Gaurkoa egunik bortitzenetakoa izan da; Israelek gure herriarekiko darabilen krudelkeriaren maila agerian geratu da", esan du Abbasek Ramalan egindako agerraldi batean.
Nolanahi ere, Abbasek erresistentzia baketsurako deia egin du, Palestinako Estatua eraikitzeko biderik onena hori dela iritzita. Hamas, berriz, borrokaren alde agertu da. "Gazan eta Zisjordanian metxari su ematea beste aukerarik ez dago", adierazi du Hamaseko buruzagi batek.
Gazako mugan 40.000 manifestari inguru bildu dira astelehen honetan. Palestinako Osasun Ministerioak emandako datuen arabera, Israelgo Armadak 52 palestinar hil ditu, tartean sei adingabe, eta 2.400 baino gehiago zauritu ditu, tiroz.
Palestinako Wafa eta Maan berri-agentziek aipatutako lekukoen arabera, Israelgo Armadak gas negar-eragileak eta benetako munizioa erabili du manifestarien aurka.
Israelgo Gobernuak, berriz, Hamasi egotzi dio gertatutako guztiaren ardura. "Herrialde orok du bere mugak babesteko betebeharra", idatzi du Benjamin Netanyahu lehen ministroak Twitter sare sozialean.
ARGAZKIAK
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa