Mundua
Israel – Palestina
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Israelgo Estatua sortu zela 70 urte betetzen diren egunean, AEBk bere enbaxada zabalduko du Jerusalemen, eta palestinarrek manifestazioak eta protesta ekitaldiak deitu dituzte.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
Gutxienez 59 palestinar hil eta 2.771 bat zauritu ditu Israelgo Armadak Gazan, iturri ofizialek eta Palestinako osasun iturriek jakinarazi dutenez. AEBk Jerusalemen enbaxada berria irekiko duela eta, protestak antolatu dituzte palestinarrek, eta Israelgo Armada manifestariei tiroz oldartu zaie.
Hildako gehienek 21 eta 30 urte artean dituzte. Ashraf al Qedra Palestinako Osasun Ministerioko bozeramaileak azaldu duenez, adingabe bat ere hil du Israelgo Armadak, 14 urte eskaseko Izaldin Musa Al Samak.
Protestak martxoaren 30ean abiatu zituzten. Israelgo indarrek Gazako mugara ez gerturatzeko deia egin diete palestinarrei, airetik jaurtitako panfletoen bitartez. Halaber, soldadu israeldarrek negarra eragiteko gasa jaurti dute mugara gerturatzen ari ziren manifestarien aurka.
Gaurko Gazan deitutako greba jarraipen zabala izaten ari da, eta eskolak, unibertsitateak, bankuak eta erakunde publikoak itxita daude. Horrez gain, zirkulazioa arina da errepideetan.
Zisjordaniako Ramallah hirian 3.000 pertsona inguru elkartu dira Jassir Arafat plazan, eta Ramallah eta Jerusalem arteko postu militarrerantz abiatu dira bertatik. Halaber, manifestazioak egingo dituzte Zisjordaniako beste hainbat hiritatik (Nablus, Hebron eta Betleem, kasu) Israelen kontrol postuetara.
Protestak asteartean amaituko dira palestinarrek Nakba (hondamendia) izenez ezagutzen duten egunean. 1948. urtean sortu zen Israelgo Estatua eta milaka eta milaka palestinarrek etxetik ihes egin behar zuten.
Israelek indartu egin du Armada Gazako Zerrendaren mugan eta Zisjordanian.
Alerta gorena ezarri dute Israelen, AEBk Jerusalemen enbaxada irekiko duela eta
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren esanetan, astelehen honetan "egun historikoa" izango dute Jerusalemgo Arnona auzoan, bertan irekiko baitute AEBko enbaxada. Leku hori aukeratu izanak agerian utzi du AEBk aitortu dutela Israelgo hiriburua Jerusalem dela. Horrek, gainera, arnasa eman die Israelek Estatua eratzeko asmoei.
Dena dela, Washingtonek gogoratu duenez, Jerusalem hiriburu bezala aitortzeko erabakia AEBko Kongresuak hartu zuen 1995. urtean, baina "segurtasun arrazoiak" direla eta, atzeratzen joan dira. Halaber, AEBk ez du izatez Ekialdeko Jerusalem aitortzen.
Horrela, enbaxadak desorekatu egiten du hiria. Jerusalemen bizi diren palestinarren ustez, Israelgo Gobernuak hiri osoa mendean hartu nahi du, dekretuak erabiliz.
ARGAZKIAK
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa